Kurtsoak aurrera darrai PerioCentrum Academyn

PerioCentrum Academyren odontologoentzako hezkuntza programak aurrera jarraitzen du. Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian ikastaroa ospatu berri dugu Madrilen. Trebakuntza teorikoa, trebakuntza praktikoa eta zuzeneko kirurgia ikusteko aukera eman duten hiru egun izan dira. PerioCentrum taldeko doktoreek, Alberto Ortiz-Vigón doktorea barne, gai nagusiarekin zerikusia duten asuntuak jorratu zituzten. Heziketa-ziklo aberasgarria eta bizia izan zen berriro ere PerioCentrum Academyren ikastaro hau.

PerioCentrum Academy: curso de regeneración ósea guiada

Hiru egun Gidatutako Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgiarekin

PerioCentrum Academyren maisalezurraren eta barailaren erabilerarako ikastaro trinko honen helburu nagusia partaideei ehun gogorren birsortze-teknika eguneratuenen eta erabilienen erabilera espezifikoa irakastea da. Hiru egunetan zehar luzatzen den eduki anitzeko ikastaro trinkoa, alegia.

Lehenengo eguna, osteguna, karga teoriko handieneko jardunaldia izan zen. Alfonso Oteo doktoreak (PerioCentrum Segovia) hasiera eman zion ikastaroari “Defektuaren diagnostikoa. Kasuaren ikerketa eta planifikazioa” izeneko klasearekin. Daniel Rodrigo doktoreak (PerioCentrum Guadalajara) testigua hartu zuen gero “Albeoloaren zainketa” izeneko klasearekin. Ondoren, Fabio Vignoletti doktorearen (PerioCentrum Madril eta Verona) txanda izan zen eguneko trebakuntza teorikoari amaiera emateko. Doktoreak “Hezur-birsorkuntza gidatuaren osagai biologikoak”, “Biomaterialak hezur-birsorkuntza gidatuan” edo “Berehalako inplanteak” bezalako gaietan sakondu zuen.

Ostiral goiza ere klase teorikoekin hasi zen. Ramon Lorenzo (PerioCentrum Madril eta Avila), Alberto Ortiz-Vigón (Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao) eta Daniel Rodrigo doktoreak aritu ziren irakasle modura eta hurrengo gaiak izan ziren jorratutakoak: “Hezur-birsorkuntza gidatua defektu horizontaletan”, “Sinuaren goratze irekia”, “Hezur-birsorkuntza gidatua defektu bertikaletan” eta “Sinuaren goratze itxia”. Ondoren, eta arratsalde guztian zehar, ikasleek aukera eduki zuten ikasitakoa praktikara eramateko tipodontoen eta animalien modeloekin. Material guztia PerioCentrumen kolaboratzaile estrategikoek lagatutakoa izan da: Nobel Biocare, Salugraft Dental, Inibsa Dental, BTI Biotechnology Institute, Straumann eta Bonfanti & Gris Instrumental.

Hirugarren saioa larunbatean izan zen eta kasu klinikoen eztabaidatzean eta zuzeneko kirurgian oinarritu zen. Zuzeneko kirurgia “Hilabete eta erdi ondorengo esposizioa dela eta mintz ez-xurgatzailearekin egindako hezur-birsorkuntzaren ondoren sorturiko konplikazio baten ebazpena” kasua tratatzeko burutu zen. Eguneko azken partean diplomen banaketa gauzatu zen.

Trebakuntza ekainean

Diogun moduan, PerioCentrum Academyk aurtengo urterako proposatu duen programak aurrera darrai. Ekainean 1ean eta 2an “Ehun bigunen maneiatzea” ikastaroaren lehenengo partea ospatuko da Madrilen. Kurtsoaren helburu nagusia partaideak teknika mukogingibalen erabilera espezifikoan irakastea izango da. Programa inolako konpromisorik gabe ikuskatu dezakezu. Gogorarazten dugu edukiera mugatua dagoela ikastaro hauetan, gehienezko 15 lekurekin. Ez ezazu galdu aukera eta idatziguzu academy@periocentrum. com helbidera edo deitu gaitzazu 91 827 53 06 zenbakira.

Bestalde, gure klinikak (Urkixo Zumarkalea 2, Bilbo) ITI Study Club Bilbaoren hirugarren modulua hartuko du. Hizlari nagusia Vincenzo Giovane doktorea izango da eta “Aurreko sektoreko berrezarpen estetiko zuzenak” gaiari buruz eskainiko du bere hitzaldia. ITIren bazkideentzat doakoak dira honako ikastaroak. Idatziguzu cursos@ortizvigon.com helbidera lekua hartzeko.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on