Bilboko Study Clubaren urteko hirugarren modulua

Arrakasta handiaz ospatu da International Team for Implantology (ITI) -ren Bilbaoko Study Clubaren urteko hirugarren modulua Ortiz-Vigon Klinikan – PerioCentrum Bilbaon. Lehenengo modulua otsailean burutu zen eta “Inplante gaineko errehabilitazio konplexuak” gaiaren inguruan izan zen; bigarrena ostera, ekainean egin zen eta “Hortzetako argazkigintzaren” inguruan izan zen. Oraingo honetan, “Periinplantitis arloan eguneratzea” izan da azterturiko gaia eta modulu honetan Antonio Liñares doktorea bertan egon zen. Liñares doktorea Periodontzia eta Inplanteen arloko espezialista ezaguna izateaz gain, European Federation of Periodontology (EFP) erakundearen Komunikazio Komisioko Junior Officer-a da.

Periinplantitis: gai eztabaidagarria

Antonio Liñares doktoreak berak Study Clubeko modulu hau aurkezteko esaten duen moduan, “patologia periinplantarioen tratamendua, bai kirurgikoa zein ez-kirurgikoa izan, oraindik ere eztabaida sortzen duen gaia da. Orain arte deskribatutako tekniken eraginkortasun gabeziak periinplantitisaren tratamendua igargarria izatea galarazten du. Diagnostiko goiztiarra eta neurri prebentiboen ezarpena, pazientearen beharrezko elkarkidetzarekin batera, gaitxotasun periinplantarioen eragin handiagoa ekiditeko oinarrizko faktoreak dira”. Hortaz, Liñares doktorearen mailako profesionalen testigantza eta esperientza zuzenean ezagutzea ohore handia dela esan daiteke eta gainera, ikastaro hauek bertaratzen diren profesionalekin iritziak elkarbanatzeko ere balio dute.

Hurrengo modulua: abenduaren 1ean

Modulo 4 de Study Club Bilbao

Badaukagu data Bilboko ITI Study Clubaren hurrengo saiorako. Abenduaren 1ean izango da eta Ignacio Charlen doktoreak irakatsiko du. Laugarren saio honetan parte hartzeko cursos@ortizvigon.com helbidera idaztea besterik ez daukazu. Ez ezazu gehiago itxaron eta gorde zure lekua. Oraindik ez duzu ondo ulertzen zertarako diren Study Club-ak? Ikusi ezazu hau!

[easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments]
[stm_sidebar sidebar=”812″]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?