Gure parte-hartzea EuroPerio Amsterdam-en

Oraintsu ospatu da Europerio Amsterdam kongresu zientifiko internazionala. Hiru urtez behin periodontziaren eremuko aditurik garrantzitsuenak elkarretaratzen dituen kongresu honetan Ortiz-Vigón Klinika eta PerioCentrum-eko hainbat kide egon dira. Alberto Ortiz-Vigón eta Erik Regidor doktoreak Fabio Vignoletti (PerioCentrum Madril eta Verona) eta Eduardo Montero (PerioCentrum Madril) doktoreekin bat izan dira ekitaldian odontologiaren, eta bereziki, periodontziaren kongresurik garrantzitsuenetako batean parte hartzeko.

European Federation of Periodontology (EFP) erakundeak antolaturik eta bultzaturik, EuroPerio 1994an hasi zen eta hiru urtez behin ospatzen den kongresua da . Gaur egun, periodontziaren arloko espezialistek agendan kolore gorriz markatzen duten kongresu horietako bat da. Bere programa apartekoa da bai hizlarien kalitateari dagokionez zein aberastasunari dagokionez eta odontologia arloko langile askoren agenda klinikoa eta zientifikoa ezartzen du. Hiriburu holandarrean ospaturiko edizio honek PerioCentrum osatzen duten profesionalen parte-hartzea eduki du, zeinen artean gu gaude.

PerioCentrum-en askotariko esku-hartzea

Europerio: póster de Erik RegidorErik Regidor doktoreak “Effectiveness of keratinized mucosa on the maintenance of implants treated from peri-implantitis” deituriko posterra aurkeztu zuen. Alberto Ortiz-Vigón doktorearen, Jordi Navarro doktorearen, mantenimendu periodontaleko arduradun den Eva Gonzálezen eta klinika-laguntzaile den Mónica Gonzálezen elkarkidetzarekin egindako lana izan da. Bestalde, Ortiz-Vigón  doktorea hainbat eta hainbat bilera eduki zituen PerioCentrum Research-en bitartez ikerkuntzaren aldeko kolaborazio hitzarmenak sustatu, bultzatu eta lortzeko.

Dudarik gabe, PerioCentrum markak esku-hartze nabaria eduki zuen EuroPerio Amsterdam-en. Izan ere, Fabio Vignoletti doktorea konferentzien zikloko protagonistetako bat izan zen kongresuko aretorik nagusienetariko batean ehun bigunen inguruan egindako hitzaldiarekin. Gainera, bertan aurkeztu ziren beste bi ikerlanen egilekide izan da:

  • Nicola de Rosa doktorearen, “Prevalence, extent, severity and patient perceptions of gingival recessions in a population of students of dentistry and dental hygene”.
  • Carlotta Danesi doktorearen, “Biologically guided flap stability: the role of periosteum retention on the performance of the coronally advanced flap. A double blind randomized clinical trial”.

Eduardo Montero doktorea, EFPk ematen dituen sarituen artean finalista izan zen “Effects of periodontal therapy on systemic markers of inflammation in patients with metabolic syndrome” lanarekin. Benetako plazerra izan da periodontzian hain garrantzitsua den ekitaldi batean parte hartzea eta batez ere, gure klinikan zein bestelako PerioCentrum zentroetan burutzen den lan kliniko, akademiko eta ikertzailea gaineratzea. #Thinkingperio jarraitzen dugu.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.