Ortiz-Vigón eta Regidor doktoreak, tituludun berriak

Esperanza Gross doktorearen inguruko albiste bikainarekin hasi genuen atzo astea, gaur gure doktoreen inguruko beste albiste batekin gatoz. Izan ere, Ortiz-Vigón eta Regidor doktoreak (ITI Study Club Bilbao -ko zuzendariak) tituludun berriak direla esan genezake. Biek ala biek, amaitu berri dute SEPAren Odontologia arloko Ikerkuntzaren Estadistika eta Metodologia Masterra.

Los doctores Ortiz-Vigón y Regidor finalizan el Máster de Metodología de la Investigación de SEPA

Ikerkuntzaren metodologiaren inguruko ezagutzak gogoratu, ikerketa-talde berriak sortu eta analisi estatistiko propioak egiten ikasi nahi duten odontologo, estomatologo, graduondoko ikasle eta osasun-arloko bestelako profesionalei zuzendutako masterra da hau. Ikerkuntza gure doktoreen eguneroko eginkizun nagusienetarikoa da. PerioCentrum taldearen parte garenez, ikerketa-lan ugaritran parte hartzen dugu eta nazioarteko-maila duten ikerlariekin egiten dugu lan.

Ikastaroa aurreko asteburuan amaitu zen “Finantziazioa ikerkuntzan. Ikerlanen diseinua” izeneko laugarren moduluaren burutzearekin.  Lehendik, Ortiz-Vigón eta Regidor doktoreak beste modulu batzuen ikasketan murgilduta egon dira ikerkuntzaren metodologiaren oinarrizko erremintak, datu kuantitatiboak eta datu kategorikoak oinarri izan duten gaiak lantzeko. Halere, eta masterraren proposamen formatiboaren parte bezala, gure bi kideek ziklo akademikoa guztiz amaitutzat emango dute SEPAren “Zure klinikaren egunerokoari ikerkuntza gehitu iezaiozu” X. Ikerkuntza Ikasgelan parte hartu ondoren.

Zorionak bioi. 

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.