[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]
Berriki, Alberto Ortiz-Vigón (gure zuzendari klinikoa) eta Fabio Vignoletti (PerioCentrum Madril eta Verona) doktoreak irakasle modura aritu dira Madrilgo Konplutense Unibertsitateko Kirurgia Plastiko Periodontal eta Periinplatarioa ikastaroaren bigarren moduluan.
UCMko Kirurgia Plastiko Periodontal eta Periinplantarioa ikastaroaren helburua kirurgia plastiko periodontal eta periinplantarioan eman diren azken aurrerapenen erabilera teoriko-praktikoa berrikusi eta eguneratzea da. PerioCentrumeko kide diren Daniel Rodrigo eta Ramón Lorenzo Vignau doktoreak ere ikastaroko irakasle taldearen parte dira. Hiru zutarrietan oinarritzen da ikastaroa:
- Hortz eta inplanteen inguruan sortzen diren arazo estetikoen etiologia, diagnostikoa eta tratamendu kirurgikoari buruz eskura dagoen informazio praktiko eta teorikoaren berrikusketa eta eguneratzea.
- Kirurgia plastiko periodontaleko teknikarik eguneratuenen identifikazioa eta erabilera.
- Kirurgia plastiko periinplantarioko teknikarik eguneratuenen identifikazioa eta erabilera.
PerioCentrumeko doktoreek beren betebehar klinikoa hainbat ikerketa proiektuekin zein etengabeko irakaskuntza-aktibitatearekin uztartzen dute, bai Periocentrum Academyren berariazko proiektu formatiboetan zein bestelako unibertsitate-ikastaroetan. Ortiz-Vigón Klinikatik eta PerioCentrumetik, etorkizuneko profesionalak hezitzen.
[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”9359,9360,9361,9362,9363″ img_size=”800×600″][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]