Ortiz-Vigón hortz klinika

Ortiz-Vigón klinika 1982an sortu zen, eta gure helburua aurpegi-masailen eremuari eragiten dioten patologia guztien tratamendu integrala da, bai medikuntzaz bai kirurgiaz. Aitzindariak gara periodontzian, inplantologian eta hortz-haginen estetikan

Bilboren erdialdean dago, espezialitatearen abangoardiako giza taldea daukagu eta teknika, instalazio eta tresneriarik aurreratuenak erabiliaz egiten dugu lan.

Kalitaterik handieneko zerbitzua eskaintze aldera, pazienteari ematen diogun arreta espezializatua da gure arrakastaren oinarria. Horixe denez gure helburua, paziente bakoitzari proposatzen dizkiogun tratamenduak bere beharretara egokituta daude. Horregatik ezin dugu tratamenduen prezio zerrendarik argitaratu, haietako bakoitza kasu konkretu bakoitzaren beharretara egokituko delako. Gure pazienteen zainketa pertsonala gure lanaren oinarria da.

Ortiz-Vigón klinika PerioCentrum zentro bat da: PerioCentrum proiektuaren kide gara, hau da, bikaintasun klinikoa, periodontzian eta inplanteetan maila goreneko prestakuntza eta zorroztasun zientifikoa bilatzen dituen proiektu paregabe eta berritzailearen kide.

Gure misioa, ikuspena eta balioak

Misioa: Ortiz-Vigón klinikaren misioa gure pazienteen aurpegi-masailen eremuari eragiten dioten patologia guztien tratamendu integrala da, medikuntzazkoa eta kirurgikoa, beti bikaintasunaren eta kostu ekonomiko txikienaren mesedetan.

Ikuspena: Ortiz-Vigón klinikaren ikuspena, gure zerbitzuak paziente bakoitzaren beharretara egokituaz eta teknologiarik aurreratuenak erabiliaz, ahoaren eta hortzen osasuna herritar guztiengana helaraztea da.

Balioak: Ortiz-Vigón klinikan pazienteak, profesionalak eta osasuna balioztatzen ditugu denaren gainetik. Pazientearen asebetetasuna gure lehentasuna da, bere erosotasunik handiena bilatzen dugu beti, arazo bakoitzerako eta paziente bakoitzarentzat tratamendu pertsonalizatuak eskainiaz, bere osasuna hobetzea beti helburu dugula.

Badakigu aho-artatzailearenera joateak sentipen ezberdinak sor ditzakeela gure pazienteetako bakoitzagan, eta, horregatik, gure zerbitzuak, bisitaren aurretik, bitartean eta ondoren, haren erosotasunik handiena lortzea du oinarri.

Last Updated on

Last Updated on