Ortiz-Vigón eta Gross doktoreak SEPAren IX Ikerketa Ikasgelan

Martxoaren 10 eta 11n SEPAren IX Ikerketa Ikasgela ospatu da Oviedoko hirian. Ikerketa-saio hau Oviedoko Unibertsitatearen Periodontziaren Ikerketaren Metodologiaren inguruko XVI Ikastaroaren baitan kokatzen da.Programa-Oviedo Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko Esperanza Gross eta Alberto Ortiz-Vigón doktoreek ekitaldi honetan parte hartu dute.

Hortz-biofilmaren bakterien papera gaixotasun periodontaletan. Nola ikertu Bizkarroi-Ostalarien arteko interakzioak XXI. mendean izan da ikastaroan jorratutako gaia. Bai biofilm subgingibalaren erasoa nola gauzatzen den eta zein subjektuaren aldetik osatzen den erantzun inmunearen analisiaren ikuspegitik landu da. SEPAk azaltzen duenez, “teknologia berrien garapenak posible egiten du gaixotasun periodontalaren zutarri klasikoak sakontasunean aztertzea, ez bakarrik biofilm subgingibalak suposatzen duen patogeneitate modeloarean aldetik, baizik eta gingibitiseta periodontitis kasuetan osatlariaren erreakzioak eratzen dituen arazo eta onuren aldetik ere”.

Esperanza Gross eta Alberto ortiz-Vigón doktoreek PerioCentrum Research-ek diseinatutako ikerketa protokolo baten ekarpena egin dute. Gainera, Alberto Ortiz-Vigón doktorea epamahaikide bezala aritu zen ikerketa komunikazioetarako.

Dra. Gross en Aula Investigación

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: