Ortiz-Vigón doktorea saritua izan da SEPA Malagan

Larunbatean, maiatzaren 26an, amaitu zen Espainiako Periodontzia eta Osteintegrazio Erakundeak (SEPA laburduraz ezaguna espainieraz) Malaga hirian antolaturiko Periodontzia eta Aho-Osasunaren Kongresua, zeinetan Ortiz-Vigón Klinako taldearen zati batek partu hartu duen. Ekitaldia, hiru egunetan zehar garatua, odontologiaren sektoreko hitzordu historikoa bihurtu da 4.500 profesionalen partaidetza dela eta. Horien artean, Alberto Ortiz-Vigón, Esperanza Gross eta Mariana González-Axpe doktoreak, mantenimendu periodontalaren arduradun Idoia Ayllón eta administrazio zein kontabilitate arduradun June González kideak egon dira.

El equipo en SEPA Málaga

Ahozko-klinikako Komunikaziorik Onena Saria

SEPA Malaga kongresua ez da bakarrik networking-erako espazioa eta gure profesionalentzako prestakuntzarako topaketa izan. Izan ere, Alberto Ortiz-Vigón doktoreak Ahozko-Klinikako Komunikaziorik Onena Saria jaso du “Hezurrezko txertoa laminan hartzea: hezur handiketa horizontalareko ekimen berria”, doktoreak berak, Germán Barbieri, Ortiz-Vigón Klinikako Erik Regidor eta Esperanza Gross eta Mariano Sanz doktoreek sinaturik.

Dr. Ortiz-Vigón premiado en SEPA Málaga

Kudeaketan hobetzen

SEPA Málaga

SEPA Malagaren kongresuaren esparruan, SEPA Kudeaketa Kongresua-ren I. edizioa ospatu zen eta bertan egon zen June González gure kidea. Ondotologiaren arlorako ekonomia eta kudeketa eremuetan adituak diren hizlari handiak batu zituen kongresuak, José María Gay de Liébana ekonomilaria kasu. Gure admnistrazio eta kontabilitate arduradunak zuzenean entzun zituen jakitun honen berbak eta azalpenak, besteak beste.

Smile is a Foundation SEPAn aurkeztua

Gainera, SEPA Malaga bilera jendetsua lekurik aproposena bilakatu zen Smile is a Foundation GKE-aren aurkezpena egiteko. Bai Ortiz-Vigón Klinika zein PerioCentrum elkarte fundatzaileak dira. Alberto Ortiz-Vigón doktorea, Fabio Vignoletti doktorea, Daniel Rodrigo doktorea eta erakundearen bestelako kideek, jendartean aurkeztu zuten erakundeak bere funazio-unetik burutzen duen giza-jarduera, baita Zimbabwe-n bertan burutu diren kanpainetako aktibitateen laburpena.

SEPA Malagaren inguruko bideo laburpenarekin uzten zaituztegu. Bertan topa ditzakezue Alberto Ortiz-Vigón eta Esperanza Gross doktoreak.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.