Odontologia digitala, errealitate Ortiz-Vigón Klinikan

Eraldaketa digitalaren garapen geldiezinak aurrera darrai gure eguneroko arlo guztiak barne hartuz. Egoera digital global berriak (berez, ez hain berria jada), erronka berriak mahaigaineratzen ditu, baita aukera berriak ere. Erakundeak, prozedurak, produktuak eta zerbitzuak hobetzen dituzten aukerak dira, bai zehaztasunaren zein kalitatearen ikuspuntutik. Odontologiaren arloan aztoramendu nabarmena egon da hortz-industriak ekarritako transformazio digitala dela eta. Odontologia digitala, edo beste modu batera esanda, teknologia digitalaren aplikazioa tresnerian eta pertsonal klinikoaren ezagutzan, lan-metodologia berriak azalarazten ditu. Metodologia horiek profesionalen lan-fluxuaren optimizazioa bultzatzen dute, baita gure pazienteei eskaintzen dizkiegun tratamenduen kalitate gorena ere. Labur esanda, gure pazienteen osasunaren funtsezko sustapena.

Abangoardiazko teknologia digitala eta profesional trebatuak

Ortiz-Vigón Klinikan bikaintasuna bilatzen dugu eta uste osoa dugu odontologia digitala giltzarria dela azkarrago, zehatzago eta erosoagoak izateko gure pazienteekin. Eraldaketa digital progresiboari aurrea hartzen diogu eta aspaldi barneratu ditugu lan-fluxu digitalak. Aurretiaz egindako ibilbide digitalari, oraingoan 3Shape konpainiaren 3Shape Trios eskaner digital funtzioaniztuna gehitzen diogu. Halere, odontologia digitala ez datza soilik abangoardiako teknologia erostean, baizik era teknologia horri etekinik handiena ateratzeko gai diren profesionalak edukitzea.

Gauzak horrela, berriki 3Shape enpresa daniarraren kolaboratzaileen bisita eduki dugu gure hotz-klinikan. Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko pertsonal klinikoak (odontologoak, mantenimendu periodontaleko kideak eta klinika-laguntzaileak) hartu zuen parte eskaner digitala egunerokoan integratzen ikasteko trebakuntza-saioan. Trebakuntza-saioak iraun zuen tartean, gure profesionalek beharrezko ezagutza teoriko eta praktikoak erdietsi ziztuzten eskuratutako teknologia berria erabili ahal izateko.

Tresna berriari esker, gure odontologoek hurrengo abantailez gozatu ahal izango dute: kolore naturaletan eskaneatu, berehalako HD argazkiak eduki, kasua tratatzeko beharrezkoak ez diren alde anatomikoen inpresioen ezabatze automatikoa eta doitasun gehiago eskaneatzerako orduan.

Pazienteentzako onurak

Eta zer nolako abantailak ekarriko dizkie pazienteei eskanerrak? Erraz azaldu daiteke:

  • Erosotasun handiagoa paziententzako odontologoa bere ahoraren inpresioak hartzen dituenean.
  • Eskaneatze-prozesu azkarragoa eta beraz, kontsultan denbora gutxiago iragateko aukera: ohiko eskaneatze prozesua ez da batere erraza eta askotan profesionalek hainbat saiakera egin behar dituzte beharrezko emaitza zehatzak lortzeko. Eskaner digitalari esker, inpresioak egiteko prozesua berehalakoa da.
  • Tratamendu zehatzak eta %100 egokituak: teknologia digitalak gure ahoaren inguruko informazio gehiago eta are zehatzagoa eskuratzea ahalbidetzen du, pazienterean beharrizanetera egokitutako arreta eta tratamenduak eskaintzeko aukerak zabalduz.
  • Kalitate goreneko emaitza klinikoak.

Gure pazienteek onura hauek eskuratu ditzaten nahi dugu eta horren alde egiten dugu lan egunero. Arreta pertsonalizatua, pazientearen beharrizanetara egokitutako tratamenduak eta erosotasunik handiena bilatzen dugu. Odontologia digitalak helburu horiek lortzen lagunduko dizkigulakoan gaude. Hemen ikusi daiteke Lidia Zarzuela doktorea Idoia Ayllón lankidearekin praktikak egiten eskaner digitala erabiltzen ikasteko:

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.