Café

Kafea ezinbesteko bat da gure asteleheneko dietan. Espainiar helduon % 95 baino gehiagok egunero hartzen dugu kafea, eta horrek bihurtzen du kafea edari ohikoenetako bat gure artean.

Askotan izaten ditugu zalantzak: Nola eragiten die kafeak gure haginei? Kaltegarria da? Egia da horitu edo ilundu egiten dituela? Itaun horiei erantzuten saiatuko gara.

Bai, kafeak gure esmaltea zikintzen du. Gure hortz-haginen estetikari eragiten dion zerbait da: esmaltea iluntzen du, distira kentzen dio eta orbanak agerraraz ditzake. Esmaltearen ahultasuna ezberdina da gutariko bakoitzean. Ez dituzu nahitaez edukiko hortz horituak kafea edateagatik beragatik. Gure esmaltearen kalitatea gure genetikaren, mendean, gure dietaren mendean eta gure higiene ohituren mendean egongo da. Adibidez, kaltzio askoko dieta batek hortz-hagin erresistenteagoak eta osasuntsuagoak emango dizkigu. Estetikotik haratago, kafeak ez die beste eremu batzuei eragiten eta ez du ahoko ez hortzetako gaixotasunik sortzen.

Hala ere, gure esmaltea iluntzea saihesteko gomendioak hauek dira: otordu bakoitzaren ondoren hortzak garbitzea edo, ezin badugu, edontzi bete ur edatea kafe bat edan ondoren. Azukre gabeko txiklea edo azukre gabeko karameluak hartzea ere gomendatzen da kafearen ondoren, txistu gehiago sorrarazten duelako, eta horrek ahoa garbitzen laguntzen du.

Ortiz-Vigón klinikan zure beharretara egokitutako hainbat tratamendu eskaintzen dizkizugu. Besteak beste, hortzak zuritzea, paziente bakoitzaren beharretara egokituta. Esmaltea hainbat arrazoigatik ilundu ahal izan da: zenbait janari jateagatik, tetraziklinakatik, hortz bizigabetuak daudelako…Guk tratamendu pertsonalizatua eskaintzen dugu horietako bakoitzerako. Tratamenduei buruzko informazio gehiago nahi baduzu jar zaitez gurekin harremanetan.

[easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”]
[stm_post_comments]
[stm_sidebar sidebar=”812″]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?