Legezko Oharra

Xedea

Clínica Ortiz-Vigón Carnicero S.L.P. sozietatearen jarduera “Ortiz-Vigón Carnicero” izendapena duen marka espainiarra kudeatzea da, eta odontologiarekin, aho-artatzearekin edo medikuntzarekin oro har zerikusia duten zerbitzu orokorrak eta irakaskuntza zerbitzuak ematea ere bai.

Identifikazioa

Informazioaren Gizarteko eta Merkataritza Elektronikoko Zerbiutzuen uztailaren 11ko 34/2002 Legearen 10. artikuluan jasota dagoen informatu beharra beteaz, hemen jarritako datuak webgune (www.ortizvigon.com) honen titularra den erakundearenak dira.

Baltzu izena: ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P.

Helbidea: Urkixo zum. 2, 7.a, 40008, Bilbao

Telefonoa: 944158902 Helbide elektronikoa: Info@ortizvigon.com

IFK: B86053030

Erregistroko inskripzioa: Bizkaia, 3772 liburukia, 180 folioa, BI2483 orria

Jabetza intelektual eta industriala

Webgune honetan dauden elementu guztien jabetza industrial eta intelektualaren eskubide guztiak, merkataritza markak, formatuak, diseinu grafikoak, testuak, irudiak eta agiriak barne, ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietatearenak dira eta jabetza intelektual eta industrialari buruzko Espainiako legeek eta nazioartekoek babestuta daude. Berariaz debekatuta dago webgune hau, nahiz bertako edozein eduki, osorik nahiz partzialki erreproduzitzea ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietatearen baimen espres eta idatzia izan gabe.

Webgunean sartzeak ez du esan nahi ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateak eskubide horiei uko egiten dienik, ez eskualdatzen dituenik, ez lizentziarik ematen edo lagapenik egiten duenik, espres kontrakoa ezartzen ez bada.

Erabiltzeko baldintzak

Webgune honetan sartuz gero webgunean sartu eta erabiltzea arautzen duten baldintza hauek erreserba barik onartzen dira, gure produktu eta zerbitzuei buruzko informazioa erabiltzaileen eskura ipintzea izaki beronen helburua.

Espres debekatzen da webgune honen edukiak merkataritza helburuetarako edo banatu, eraldatu edo komunikatzeko erabiltzea.

ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. ez da erantzule izango erabilera horregatik edo informazioa erabiltzeagatik ondorio, kalte edo galeraren bat gertatzen bada.

Bai webgune honetan sartzea bai bertan dagoen informazioaz egiten den erabilera erabiltzailearen ardura bakarrekoa da.

Erabiltzailea behartuta dago webgune honetan dagoen informazioa zilegi ez diren edo kaltegarriak diren helburu edo ondorioetarako ez erabiltzera eta legezko ohar honen edukiaren aurkakoa izan daitekeen beste ekintzarik ere ez egitera.

ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateak berarentzat gordetzen du produktuen merkataritza eskaintzaren edukiak egoki deritzonean aldatzeko eta bere edukia eguneratuta edukitzeko eskubidea.

ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateak ezin du ziurtatu webgune honetan sartzeak etenik edo akatsik izango ez duenik, baina ahalegin guztiak egingo ditu horiek saihesteko.

Web arduraduna

Izena eta abizena: Alberto Ortiz-Vigón

Elkargokidetza zenbakia: 48001277

Adskripzio elkargoa: Bizkaiko Haginlarien Elkargo Ofiziala

Jarduera profesionala: zuzendaritza klinikoa, periodontzia eta inplantologia

Datuak babesteko politika

Datu Pertsonalak Babesteko abenduaren 13ko 15/1999 lege Organikoa eta bere garapen araudia betetzeko, jakinarazi egiten zaizu zeuk emandako datu pertsonalak fitxategi batean sartuko direla eta fitxategi horren arduradun eta titularra ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. dela, gure merkataritza harremana kudeatzeko eta gure produktu eta zerbitzuen berri emateko.

Webguneko formularioak beteaz edo mezu elektronikoak edo beste edozein informazio eskaera ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateari bidalita, interesdunak espres onesten du bere tratu pertsonalak tratatzea eta ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietatearen produktu eta zerbitzuei buruzko merkataritza komunikazioak jasotzea.

Erabiltzaileak bere datuak esan den moduan tratatzeko eman duen onespena beti baliogabetu dezake, atzera indarrik gabe, abenduaren 13ko 1571999 lege organikoaren 6 eta 11 artikuluetan xedatzen denaren arabera.

Erabiltzailea izango da, nolanahi ere, emandako datuen egiatasunaren erantzule, eta ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietatea erantzukizun guztietatik salbu geratuko da.

Erabiltzailea informatuta dago eta espres onesten du ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateak bere zerbitzuak emateko erabakitzen edo behar duen hirugarrenei bere datuak laga ahal izatea, hala nola lankide dituen beste klinikei.

Nolanahi ere, enpresa horiek datuak ikustea DPBLaren 12. artikuluaren baldintzak betetzen dituen kontratu batean araututa egongo da. Komunikatutako datuak egokiak eta beharrezkoak bakarrik izango dira, eta ez gehiegizkoak.

Inola ere ez ditu ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateak erabiliko interesdunen datu pertsonalak lehenago aipatu direnez beste helburuetarako, eta konpromisoa hartzen du behar den sekretu profesionala gordetzeko eta informazioa babesteko behar diren neurri teknikoak eta antolakuntzazkoak ezartzeko, DPBLa garatzen duen 1720/2007 EDak ezartzen dituen beharkizunen arabera.

Datuak ikusi, zuzendu, ezabatu eta aurka egiteko eskubideak edozein unetan egikaritu ditzakezu, idazki bidez, identifikatzen zaituen agiri ofizialaren kopia erantsita, ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P sozietateari helbide honetara bidalita: Urkixo zumarkalea 2, 7.a, Bizkaia, Espainia.  Edo posta elektronikoa info@ortizvigon.com

Adingabeak babesteko politika

Debekatuta dago webgune honetara 14 urte baino gutxiagokoak sartzea eta webgunea erabiltzea, behar bezala baimenduta ez badaude. ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateak, beraz, adina ez duen pertsona bat webgune honetan sartzen bada, bere gurasoen, tutorearen edo legezko ordezkariaren baimena duela ulertzen du.

ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. sozietateak gogoratu egiten die adingabeen ardura duten pertsona adindunei eurena soilik izango dela erantzukizuna adingaberen batek zerbitzuren bat eskatzeko bere datuak eransten baditu.

Eduki batzuk iragaziaz edo blokeatuaz nabigazioa laburtzeko programa informatikoak daudela ere jakinarazten zaie.

Legedi eta jurisdikzio aplikagarria

Legezko ohar hau aplikagarria zaion Espainiako indarreko araudiak arautzen du.

Xedapen hauetan xedatutakoaren ondorioz erator litezkeen auziak eta horiek interpretatu, aplikatu eta betetzeari buruzkoak ebazteko, erabiltzaileak, legezko ohar honetan jasotzen diren baldintzak onartzen dituenez, espres egiten dio uko legokiokeen beste edozein foruri.

Nolanahi ere, Espainiako jurisdikzioaren barruan, legediak foru konkretu baten mendean jartzea zilegitzen badu, erabiltzaileak espres egiten dio uko legokiokeen foruari eta borondatez jartzen da Euskal herriko epaitegi eta Auzitegien jurisdikzioaren mendean.

Osagarritasun oharra

Webgunean eskainitako informazioak ez du osasun-profesionalaren eta bere paziente edo bisitariaren arteko harremana ordezkatzen, baizik eta osatzen, eta zalantzarik izatekotan zure erreferentziazko osasun-profesionalari galdetu beharko zaio.

Beste

A) ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.P. cookieak erabiltzen ditu. Cookieak artxibo txiki batzuk dira, normalean letrak eta zenbakiak izaten dituzte, eta, erabiltzaileak webgune batera sartzen diren bakoitzean, gailu batera deskargatzen dira. Modu hedagarrian erabiltzen dira, webguneen funtzionamendua eraginkorragoa izan dadin. Erabiltzaile baten web-arakatzaileak webgune jakin bat kargatzen duen bakoitzean sortzen dira cookieak. Webguneak informazioa bidaltzen dio arakatzaileari, eta horrek testu-artxibo bat sortzen du. Erabiltzailea webgune berera itzultzen den bakoitzean, arakatzaileak artxiboa berreskuratzen du, eta webgunearen zerbitzarira bidaltzen du. Cookiek eginkizun ugari dituzte, besteak beste, erabiltzailearen lehentasunei buruzko informazioa jasotzea eta gogoratzea, erosketa-orga erabiltzea, eta, oro har, erabiltzaileari webgunearen erabilera erraztea.

Cookieak eginkizun jakin batzuk egiteko erabiltzen ditugu, esate baterako:

  • Webguneko nabigazioa eta bere aukeren erabilera erraztea, esperientzia bikain bat eskaintzeko.
  • Webgunea hobetzea.
  • Webgunean esplorazio pertsonalizatua egiteko aukerak eskaintzea.
  • Iragarki pertsonalizatuak eskaintzea.
  • Webgunearen erabilerari buruzko informazioa biltzea, erabiltzailearen interesa pizten duten eremuen ebaluazio baten bidez, esperientzia hobe bat eskaini ahal izateko, edo bere datuak gogoan izateko, bisitatzen gaituen bakoitzean.

Arakatzailearen konfigurazioa aldatzen baduzu, cookien erabilera saihestu dezakezu.

B)ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.Pk webgune honetan agertzen diren terminoak eta baldintzak aldatzeko eskubidea du, baita edukiak, informazioak, eta abar, gehitzeko ere, edozein unetan eta aldez aurretik jakinarazi gabe eta, ondorioz, arrazoizko maiztasunaz kontsulta daitezela gomendatzen du, aldatu diren egiaztatzeko. Erantsi litezkeen lege-oharrak eta erabilera baldintza berriak irakurri behar dituzu. Bestela, ez zenuke webgunea erabili behar, ezta bertan sartu ere, ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.Pk ez du inolako erantzukizunik eta webgune bertan behera utzi edo sarbidea amaitzeko eskubidea du, baita ematen dituen zerbitzuena ere.

C) ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.Pk interesa da webgune hau eraginkortasun gorenaz ibil dadila eta sortzetik duen helburua  bete dezala, baina ez du bere gain hartuko webgunean ager litezkeen akats tipografiko, formal edo numerikoen gaineko erantzukizunik, ez bertan agertzen den informazioaren zehaztasunaren gaineko erantzukizunik, ezta bere funtzionamenduan gerta litezkeen disfuntzio edo anomalien gainekorik ere.

D) ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.Pk ez du bermatzen webgunea eta zerbitzaria birusik gabeak izatea eta ez du bere gain hartuko webgunean sartzeagatik edo sartzeko ezintasunagatik sor litezkeen kalteen gaineko erantzukizunik.

Erabiltzaileak webgune hau leialtasunez eta legez erabiltzeko konpromisoa hartu du eta trafikoaren lege eta erabileren arabera; era berean, ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.Pren edo hirugarrenen irudia, interesak edo eskubideak kalte litzakeen jokabiderik ez burutzeko konpromisoa du, edo webgune honen ohiko erabilera kaltetu, erabilezin bihurtu, gainkargatu edo eragotzi lezakeenik ere.

E) ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.Pren jabetzako webguneek, gure iritziz zure interesekoak izan litezkeen edo gure webguneetako zerbitzuren bat emateko beharrezkoak izan litezkeen hirugarrenen beste baliabide do webguneetarako lotura edo sarbidea erraz dezakete, baina ezein kasutan, aipatutako webgune horiek ez ditugu geuk kontrolatzen.

F) Erabiltzaileak edukien, zerbitzuen edo estekatutako leku baten bitartez burutzen den beste edozein jardueraren edozein ilegaltasunari edo desegokitasun buruzko ezagutza balu, berehala jakinarazi beharko dio ORTIZ-VIGÓN CARNICERO, S.L.Pri, fundazioak, kasuaren arabera, egoki irizten dien neurriak har ditzan.

Webgune hori erabiliz gero, erabiltzaileak dokumentu hau arretaz irakurri duela uste dugu eta bertan agertzen diren gomendioak ulertu eta jarraitu dituela. Erabiltzailea datuen babeserako politika honekin edo bertan ematen diren gomendioekin ados ez badago, mesedez, ez dezala gure web orria erabili.

Última actualización hace