Kirola eta aho-hortzetako osasuna

Deporte y soledad

Ohikoa izaten da kirola erregulartasunez egiten dutenek egunez egun gauzatzen diren hainbat zeregin eta zertzelada zaintzea sasoian egoteko helburuarekin eta lesioak edo bestelako gaitzak ekiditeko. Dietaren kontrola, atsedenaldiak errespetatu edo material egokia zein kirol-jantzi zuzena erabili dira, beste askoren artean, kirolarien ohituretako batzuk. Baina… adi! Kirolaria zara eta errepikatu egiten den lesioren bat pairatzen ari zara? Baliteke aho-hortzetako osasunarekin erlazionatuta dagoen arazoren bat kalte egiten egotea.

Orain dela urte gutxi hasi dira aho-hortzetako osasunaren eta kirol-errendimenduaren arteko harremanari buruzko ikerketak egiten. Izan ere, azken urteotan lan horiek erakutsi dute ahoko arazoek ez diotela bakarrik ondo-izate orokorrari eragiten, bazik eta kirolarien kasuan, batez ere, elitekoen artean, arazo hauek errendimenduari modu negatiboan eragin diezaioketela.

Bakteria eta infekzioak

Lehenik eta behin, garrantzitsua da nabarmentzea kirolariek kariesak edukitzeko arrisku handiagoa dutela karbohidratoen kontsumo altuagatik eta hidratatzeko hartzen dituzten azukredun edariengatik. Gehiegizko bakteria-plakak, agerian ez dauden kariesen batek edo periodontoaren handitzeak errepikakorrak diren giltzarrietako eta muskuluetako lesioak eragin ditzakete, baita hauen osaketa zaildu ere.

Deporte y estiramientos

Zuetariko askok “zergatik?” ari zarete galdetzen zuen buruari. Bada, odolak haginak irrigatzen ditu eta odolak gainontzeko gorputz-ataletara zabaltzen ditu bakteriak. Aho-hortzetan arazorik egotekotan, bakteria horiek gorputz osoan zehar barreiatuko dira muskuluei ere eraginez. Bakteria horien lekualdatzeak zuntz-tonuaren galera ekar dezake, modu horretan bailadura sortuz muskuluetan edo handidura artikulazioetan. Hauek nahikoak dira urraketak, mina edo zuntzetako lesioak eragiteko.

Aho-hortzetako oklusioak eta bestelako patologiak

Eremu konkretuetan mina sentitzea arrakastaren eta porrotaren arteko aldea suposatu dezake kirolari batentzat, edo gozamena eta sufrimenduaren artekoa amateur-en kasuan. Hortzetako lerrokatze-ezegokiak, edo beste modu batera esanda, oklusio okerrak lepo eta bizkarreko minen %30a eragin dezake. Ez hori bakarrik, orekan aldaketak sortu ditzake, kirol-praktika zuzenaren burutzea zailduz.

Bestalde, jakina da kirolariek euren elikadura zaintzen dutela modu batera edo bestera, beti ere profesionaltasun mailaren arabera. Dietaz aDeporte y protectorparte, hortz-piezen gabeziak ez dio mastekatze-prozesu egokiari mesede egiten eta horren ondorioz, digestioa asaldatzen da. Digestio-prozesuak odol-jario handia behar du eta kirola egiteko komenigarria da gure muskuluek ahalik eta odol gehien eskura izatea. Hori dela eta, garrantzitsua da liseritze-prozesua egoki egitea, behar dituen denbora eta “baliabideak” emanez.

Bruxismoa, aurretik ere jorratu dugun gaia, ohiko gaitza izan daiteke kirolarien artean jasaten duten tentsioa dela eta. Bruxismoak kontrakturak sor ditzake muskuluetan eta hauek era berean, buruko- eta lepoko- mina eragin ahal dute. Kontraktura duen masailezurrak buruaren. lepoaren eta sorbaldaren mugimenduen inguruko kontrola zailtzen du eta horrek, errendimendua jaitsiko du. Oxigeno gehiago, estres gutxiago eta azido laktiko gutxiago edukiko dugu gure masailezurra erlaxaturik badago eta horrek erresistentziaren handitzea dakar.

Azkenik, oroigarri txiki batekin eman nahi diegu amaiera lerro hauei: kontaktuzko edo kolperen bat jasotzeko errazak den aktibitateren bat praktikatzen baduzu, rugby-a esate baterako, ez ahaztu zure ahoa ingurua babesteaz, gure ahoaren osasun faltak zer dakarren ondo baitakizu orain.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.