Irribarre bat Bularreko Minbiziaren aurkako Egunean

Urtero, urriaren 19an, Bularreko Minbiziaren aurkako Eguna ospatzen da. Egun hau minbizia mota honekiko gizartearen konpromisoa berresteko asmoarekin jaio zen. Minbiziaren Aurkako Espainiako Erakundearen (AECC gaztelerako akronimoaz ezaguna) azken datuen arabera, emakumeen artean 8tik batek pairatuko dute gaixotasuna Espainian. Izan ere, urtero 25.000 kasu berri diagnostikatzen dira. Zalantzarik gabe, osasun arloko gizartearen ardurarik handienetarikoa da eta aurreikuspenen arabera, kasuen %11ko eta %17ko igoera gauzatuko da 2020 eta 2025 urteetan, hurrenez hurren.

Itxaropenerako datuak

Hala ere, datu guztiek ez dituzte aurreikuspen negatiboak adierazten. Biziraupenari dagokionez, AECCtik baieztatzen dute “bularrezko minbiziari lotutako biziraupena nabarmen igo da azken 20 urteotan (biziraupena urtero hazten da %1,4). Urteen poderioz, informazio zabalagoa daukagu bularreko minbiziaren diagnostiko goiztiarra eta tratamendua egiteko. Horrek adierazten du Espainiko diagnostikoa egin osteko 5 urteren ondoren biziraupen-tasa %82,8koa dela”. Itxaropenerako arrazoia gizarte osoarentzat eta baita ikerkuntzaren alde apustu egiteko arrazoia nahikoa.

Gure omenaldi txikitxoa

Ez da gure asmoa bularreko minbizari buruz informazioa eskaintzea edo bere eraginaren inguruan debatea irekitzea. Baliteke zu, lerro hauek irakukrtzen zauden horrek, noizbait gaixotasun hau pairatu izana edo sufritu duen norbait gertutik ezagutzea. Horregatik, gaur, AECCk proposaturiko #TuLuchaEsMiLucha (“zure leiha nire leiha da”) goibururekin bat egin nahi dugu zuretzat eginiko bideo batekin. Zure beldurren, zure ametsen eta, batez ere, zure ausardiaren aurrean, bakarrik geratzen zaigulako gure miresasuna eta irribarrerik onena eskaintzea. Gaur eta bihar.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on