Inplanteen gaineko protesi-motak

Ortiz-Vigón Klinikan, baita PerioCentrum taldeko klinika guztietan ere, periodontzian eta inplantologian espezializatuak gaude. Hala ere, badakigu pertsona batzuek beldurra sentitzen dutela edo zalantzaz bete egiten direla berba hauek entzutean.

Aurrekoetan azaldu dugun moduan, hortzetako inplanteak titaniozko sustrai artifizialak dira, hortz naturalen ordez jartzen direnak pazienteen masailezurrean txertatuta, eta hortz finko berriei eusteko balio dutenak. Inplanteko hortzek itxura naturala dute, eta geure hortzen erosotasun eta segurtasun sentsazioen ordezkorik onenak dira. Jakin nahi baduzu noiz diren beharrezkoak ezartzea, minik ematen duten, adin-mugarik dagoen, etab., hemen aurkitu dezakezu informazioa guztia. Baina, oraingo honetan apur bat harago joan nahi dugu: zer motatako protesiak jartzen diren inplateekin batera?

Inplanteen gainko protesien tipologia

  • Inplante-bakar gaineko hortz-koroa: irtenbiderik onena da hortz bakarra falta den kasuetan. Inplantologia eremuko prozedurarik sinpleena da. Hortz-koroa, edo hobe uler dadin, hortzaren itxura hartzen duen alderdia, inplantearen gainean modu finkoan ezarriko da torloju baten bitartez.

  • Inplanteen gaineko zubia: zubi finko bat igortzen du eta metodologia honen bitartez, esate baterako, 2 inplanteekin 3 hagin ordezkatu ditzakegu. Izan ere, zubi hori 3 koroez osaturik egongo da. Espezialistek teknika hau aho osorako etabiltzen dutenean, inplante bidez eutsitako errehabilitazio osoa deritze.
  • Inplanteen gaineko gain-hortzeria: 2-4 inplanteekin hortz-protesi batentzako finkotasun handiagoa lortzen dugunekoa da. Protesi hori, mugikorra izaten jarraitzen du, baina finkotasun gehiago dauka inplanteei esker.
  • Inplanteen gaineko berehalako karga: egoera konkretuetan eta beti ere, aurretiazko ikerketa egokia burutu ondoren, behin-behineko protesi finkoa ezarri daiteke inplanteak ezartzen diren egun berean. Modu honetan, pazienteak inplanteen egokitze-prozeu garaian pazientea hortzik gabe egotea edo behin-behineko aparatu mugikorra eramatea ekiditzen da. Hala ere, irtenbide hau ez da paziente guztientzat gomendatzen.

Inplantologiaren onurak, gaur egun, eztabaidaezinak dira: hezurraren galera ekiditzeaz gain, inguruko hortzak ez kaltetzea lortzen da eta gainera, galdutako autoestimua eta bizi-kalitatea berreskuratzen da aho osasuntsu eta natural batekin.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: