Profesionalei zuzendutako ikastaldien data berriak

Bete betean sartu gara opor eta atsedenaldi garaian. Eta zergatik ez, baita jomuga berrien inguruan pentsatzeko eta datorren ikastaroari begira planifikazioa ezartzeko garaia. PerioCentrumen, Ortiz-Vigón Klinika partaide den proiektu berritzaile eta berdingabea, eskola egutegiari aurrea hartu diogu eta jada baditugu hurrengo urtean, 2018an, profesionalei zuzendutako ikastaroen data eta programa berriak.

Curso Manejo Tejidos Blandos

Hurrengo urtera begira eskainiko den trebakuntza proposamena ez du oinarritzen den kontzeptua ezertan aldatuko: neurrira egindako formakuntza, intentsiboa eta leku kopuru mugatukoa, gehiegiz 15 ikasle onartuz eta irakasle bakoitzeko hiru ikasleko ratioa mantenduz. Ikastaroak Madrileko egoitzan burutuko dira bereziki eta momentuz, hurrengu hauek izango dira: Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian, Ehun bigunen erabilera, Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoa eta Terapia Periodontal Kirurgikoa.

Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgian:

VII. edizioaren data: 2018ko maiatzaren 10,11 eta 12

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)


Ehun bigunen Erabilera:

XI. edizioaren data

I. modulua: 2018ko ekainaren 1 eta 2

II. modulua: 2018ko uztailaren 6 eta 7

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)


Terapia Periodontal Ez-Kirurgikoa: 

II. edizioaren data: 2018ko otsailaren 9 eta 10

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)


Terapia Periodontal Kirurgikoa:

II. edizioaren data: 2018ko martxoaren 22, 23 eta 24

Ikastaldiaren inguruko informazio gehiago (gazteleraz)

Lekua hartzeko edo edozein zalantza argitzeko, academy@periocentrum.com helbidera idatzi edo 91 827 53 06 telefono zenbakira deitzea besterik ez dago.

Bestalde, aurtengo urterako programaturiko ikastaldiek aurrera jarraitzen dute eta oso pozik gaude esateaz azaroan burutuko den Hezur-birsorkuntza Inplanteetako Kirurgia ikastaldiaren seigarren edizioko deialdiak arraskata handia izan duerla eta guztiz bete dela.

Oraindik ez daukazu oso argi zein den PerioCentrum-en trebakuntza-proposamena? Ez kezkatu, bideo honetan dago azalduta!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on