Hortzen inguruko 5 gezurrezko mito (II)

Orain dela gutxi hitz egin dugu gezur eta hortzen inguruko gezurrezko mitoei buruz. Sasiegi horiek baieztapen egokitzat hartu dira askotan desinformazioaren edo ezjakintasunaren ondorioz. Ideia batzuk gezurtatu ditugu jada, baina oraindik ere gehiago daude. Goazen beraz hortzen inguruko gezurrezko mito gehiago aztertzera.

6.Elikadurak ez dauka inolako eraginik ahoko osasunean: Que la alimentación no influye es parte de los falsos mitos dentales

Ezta hurrik eman ere. Elikagai batzuk onuragarriak dira gure aho-hortzen osasunarentzat. Lehenik eta behin, premiazkoa da uraren garrantzia azpimarratzea, listuaren moduan, urak jan ostean ahoan geratzen diren azidoak eta azukreak garbitzen laguntzen du. Kaltzio kantitate handiko elikagaiak eta D bitamina ugari dutenak oso lagungarriak dira hortzak sendo mantentzeko; fruta eta barazki freskoek plaka kentzen laguntzen dute; C bitaminadun jakiek hortzoiak bezalako ehunen birsorketa mesedetzen dute… baina gehiago dago oraindik ere.

7.Normala da hortzik gabe geratzea adinekoak egiten garen heinean:

Ez du zertan horrela izan behar. Hau da, hortzen galera ez da adinari datxekion gertaera, beraz, zahartzeagatik ez ditugu gure haginak galdu behar. Ez badugu inolako patologiarik sufritzen eta gure bizitzan zehar maiztasun erregularrez mantendu baditugu aho-hortzetako garbiketa eta dentistari egindako bisitak, hortzak bere lekuan mantendu beharko lirateke.

8.Hortzoietan minik ez dudanez, nire ahoa osasuntsu dago:

Gezurra. Hortzoietan minik ez sentitzea ez da aho-hortzetako osasunaren seinale. Izan ere, gaixotasun periodontalaren lehenengo faseetan baliteke patologiak inolako ageriko zantzurik ez agerraraztea. Horregatik da hain garrantzitsua dentistarenera erregulartasunez joatea, agerikoak ez diren sintomak azaltzen ez dituzten arazoak antzeman ditzakeen bakarra baita.

9.Hortzetako garbiketa profesionalek esmaltea kaltetzen dute:

Guztiz alderantzizkoa. Hortzen garbiketa profesionalak plaka eta lertzoa kentzen ditu eta horrenbestez, etorkizunean agertu daitezkeen patologiak ekidin daitezke.

10.Inplanteak errefusatzea ohikoa da:

Gaur egun, produzitzen diren hortzetako inplante gehienak guztiz biobateragarria den materiala titanio kirurgikoarekin egiten dira, hezurrean lekukotzeko ahalmena duen materiala alegia. Titaniozko inplanteen ezartzea, hagin naturalak ordezkatuko dituztenak, nahiko sinplea eta apenas inbasiboa den ebakuntza baten bitartez egiten da.

Gauzak horrela… adierazitako zenbat gezurrezko mito egia zirela pentsatzen zenuen gure post-ak irakurri aurretik? Zalantza gehiagorik daukazu aho-hortzetako osasunaren inguruan? Jarri zaitez harremanetan gurekin inolako konpromisorik gabe, Ortiz-Vigón Klinikan zure aho-hortzetako osasun-egoera eta itxura hobetuko ditugu.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on