Hortzen inguruko 5 gezurrezko mito (I)

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Abuztuan sartu gara bete-betean eta berehala datozkigu burura eguzkia, hondartza, oporrak, atsedenaldia… Egun batzuetan deskonektatzea eta lasaitzea ondo datorkigu danori indarrak berriro hartzeko eta denboraldi berriari gogoz ekiteko. Halere, garrantzitsua da gure aho-hortzetako osasunarekin erne jarraitzea baita oporretan gaudenean ere. Asko dira Interneten eta ahoz aho baieztatzen diren hortzetako gezurrezko mitoak.

Oporretan joan baino lehen ez badiozu dentistari bisitarik egin, Ortiz-Vigón Klinikatik tartetxo hau aprobetxatu nahi dugu entzunak diren mito faltsuak ezagutu ditzazun. Irakurketak bost minutu besterik ez dizkizu eskatuko:

1.Zurda gogorreko eskuilek eta irakuzketa gogorrek hobeto garbitzen dute gure ahoa: 

Ez. Hain zuzen ere, zurda biguneko haginetako eskuilekin ere garbiketa egokia egin dezakegu. Ez hori bakarrik, bortitzegia den eskuilatzeak gure hortzoiak kaltetu ditzake. Eta kolutorioei dagokienez, hobe da (bai egunero erabiltzeko zein noizbehinkako erabilerarako bada) alkoholik gabekoak erabiltzea, edo edukitzekotan, gutxieneko alkohol kantitatea edukitzea. Hemen duzu kolutorioen inguruko zalantzak argitzeko gida.

Mascar cichle es uno de los falsos mitos dentales

2.Txiklea murtxikatzea hortzak garbitzea ordezkatzen du: 

Etxetik kanpo egotekotan eta gure hortzetako garbiketaren kit-a eskura ez edukitzekotan, azukrerik gabeko txiklea listuaren eraketa mesedetu dezake eta horrek ahoa garbi mantentzea laguntzen du. Aurrekoetan esan dugun moduan, listuak era naturalean garbitzen ditu haginak, janari hondarrak kentzen laguntzen baitu. Halere, txiklea jateak ez du inolaz ere hortzetako eskuilaren funtzioa ordezkatzen.

3.Bikarbonatoa erabili hortzak zuritzeko: 

Ezta pentsatu ere. Bikarbonatoa oso urratzailea da eta esmalteari klate egin diezaioke. Hortzak zuritzeko tratamendua dentistak bakarrik burutu dezake. Zure haginen itxura hobetu nahi izatekotan, hemen dituzu gure tratamenduak.

4.Ez dago irtenbiderik hatsarentzat: 

Hatsaren edo halitosiaren kausa batzuk kontrolatu eta ekidin daitezke. Gainera, dagokion aho-hortetako garbiketa egiten badugu etxean eta dentistarenera jotzen badugu bearrezkoak diren ikuskapen eta garbiketa profesionalak egiteko, hatsa desagertu egin daiteke.

5.Minik ez dudanez, ez daukat txantxarrik

Gezurra. Txantxarra haginean egon daiteke, bereziki esmaltean, pazienteak inolako minik sentitu gabe. Bestalde, kariesa dentinaren eremura ailegatzen bada eta hortzak bere nerbioaren bizitasuna galtzen badu, posible da pazienteak inolako minik ez pairatzea. Dentistari bisita egitea da txantxarrak ditugun jakiteko modurik onena. Oraingoan ez duzu inolako aitzakiarik, abuztu osoan zehar ateak irekita edukiko ditugu, bakarrik hartu behar duzu ordua.

Eta beti diogun bezala, dudarik izatekotan, galdetu iezaiozu zure dentistari![/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”7497″][/vc_column][/vc_row]

Entradas recientes

consulta

¿Tienes preguntas o quieres programar una cita? ¡Contacta hoy mismo!

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?