Hortzak zuritzea Bilbon

Hortzak zuritzea Bilbon aparteko ideia izan daiteke zure haginekin pozik ez bazaude edo nahi den itxura lortzeko kalte egiten dieten orbanak badituzte. Ortiz-Vigón Klinikan espezialistak diren odontologoen taldea daukagu hortzetarako estetika zerbitzuaren baitan haginei dagokien tratamendua eskaintzeko. Edonolakoa dela kasuaren zailtasuna, agerikoak diren etekinak eskaintzen ditugu.

Kanpo-zuriketa (zuritze-ferularekin eta etxean gela emateko) zein barne-zuriketa burutzeko baliabideak ditugu. Azken hau bereziki aproposa da endodontzia baten ondorioak arintzeko edota infekzio batek hortzeko sortu ahal izan dituen beltzuneak kentzeko. Fida zaitez gure profesionalez eta desiratzen duzun dirdira itzuliko diozu zure hortz aldeari.  Gure Bilboko klinikak bikaintasunaren etengabeko bilaketagatik bereizten da, gure interbentzio guztietan nabaritzen dena, betiere taldearen kalitatean eta azken teknologian oinarriturik.

Hortzen zuritzea Bilbon bermerik onenarekin

Ortiz-Vigón klinikan hortzetako estetikarekin zerikusia duten beharrizan guztiei irtenbidea eman diezaiekegu. Hortzen batean hausturarik edo markarik badaukazu, hort-geruzek amestutako estetika bueltatu diezaiekete haginei. Composite (behin-behinekoak) edo portzelanaz egindakoak (behin-betikoak) eskaini ditzakegu. Lehenengo bisitaren ostean, zure kasua arretaz ikertuko dugu dagokion irtenbide pertsonalizatua eskaintzeko zure hortzetako zuritze-tratamendurako.

Gure jardueraren oinarria pazienteen poza da. Horregatik gure eskura dauden baliabide guztiak eskaintzen dizkizugu. Aho-hortzetako mota guztietako arazoei konponbidea aurkitzeko etorri zaitezke gure klinikara. Aparteko profesionalek osatzen dute gure taldea, inplanteetan emaitzarik onena eskainiko dizutenak, baita, endodontzia, periodontzia, hortzetako-protesi, oklusio edo bestelako gaietan ere.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on