Hortz inplanteak Bilbon

Bilbon hortz inplanteak behar badituzu eta konfiantzako klinika baten bila bazabiltza, % 99tik gorako arrakasta proportzioa duena inplanteak ipintzen, Ortiz-Vigón klinikara jotzea baino ez duzu. Arreta guztiz pertsonalizatua eta lehen mailako mediku zerbitzua izango dituzu. 30 urte baino gehiagoko ibilbide arrakastatsuak bermatzen du gure odontologia lana, beti azken aurrerapenekin eguneratuta. Alderdi honek garrantzi handia du inplanteena bezalako eremu batez ari garenean, berrikuntza teknologikoak onura handiak ekarri baititu pazienteentzat erresistentzia, estetika edo erosotasunari dagokienez.

Gure Bilboko klinikan, hortz inplanteen  Bilboko espezialitarik onenetako batzuk dauzkagu, oraingo inplante sistemarik onenak zure esku jartzeko gai direnak. Titaniozko inplanteak jartzea, hortz naturalen ordez erabiliko direnak ipintzea, ebakuntza erraz baten bidez egiten da ia inbasiorik gabe. Prest gaude zure beharretara ondoen egokitzen den irtenbidea emateko, aldatu behar duzun hortz kopurua gorabehera.

Zure hortz inplanteak Bilbon, esku onetan gurekin

Gure instalazioetan baliabide tekniko aurreratuak ditugu gure tratamenduak erosoagoak, seguruagoak eta zehatzagoak izan daitezen, bai inplanteak, endodontziak edo mikrokirurgiak bai tratamendu estetikoak, Bilbon hortzak zuritzea, esate baterako .Jendeak eskatzen duenari adi gaude, gure zerbitzu eskaintzan gehitzeko. Horrela, aurrera egin dugu, esate baterako, minik gabeko tratamenduetarantz,minik gabeko anestesia metodo elektronikoak aplikatuaz. Zain barneko sedazioa ere erabiltzen dugu anestesia orokorraren ordez, beharrezkoa denean.

Ziurtatu egin diezazukegu Bilboko gure hortz klinikan zure hortz tratamendua eraginkorra, zehatza eta iraunkorra izango dela. Gainera, prozesua eramangarria gerta dakizun ahaleginduko gara.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on