Ortiz-Vigón Dr.-aren hitzaldi jendetsua eta PerioCentrumen presentzia nabarmena

Alberto Ortiz-Vigón doktorearen hitzaldi jendetsua

Duela egun gutxi batzuk aurreratu genuen moduan, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoren eta PerioCentrumen doktoreen taldeko kide ugarik EAO-SEPES Joint Meeting 2017 nazioarteko kongresu garrantzitsuan parte hartu dute. Inplantologia, periodontzia eta aho-hortzetako osasunaren inguruko ekitaldirik nabarmenetarikoa da mundu mailan eta eremuko profesional eta espezialistarik onenak elkartzen dira bertan.

Ponencia del Dr. Alberto Ortiz-Vigón y presencia destacada de PerioCentrum

Alberto Ortiz-Vigón doktorea hizlari nagusi gisa aritu zen kongresuko Areto Nagusian aurreko urriaren 6an. 4.000 pertsona baino gehiago elkartu ziren Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko mediku zuzendariaren “Flap design based on peri-implant defect characteristics” konferentzia ikusteko. Hitzaldi osoa hemen ikus daiteke izen emanez gero.

PerioCentrum-en aztarna

Batetik, Erik Regidor doktoreak “Influencia de la altura del pilar protésico en los parámetros clínicos peri-implantarios. Estudio descriptivo retrospectivo observacional transversal” izeneko aurkezpena egin zuen komunikazio orala formatuanMariana González-Axpe eta Jordi Navarro doktoreek ere poster formatuko aurkezpenekin parte hartu zuten kongresuan. Gainera, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko Lidia Zarzuela eta Esperanza Gross doktoreak ere bertan izan ziren. Bestetik, Fabio Vignoletti (PerioCentrum Madrid eta Verona) eta Ignacio Sanz doktoreek Ehun Bigunen Maneiu-aren inguruko ikastaro teoriko-praktikoa eskaini zuten. 

Oso pozik gaude PerioCentrum Academy eta PerioCentrum Research arrastoak nazioarteko kongresurik garrantzitsuenetan uzteagatik eta doktore guztiak zoriondu nahi ditugu egindako lan bikaina eta nekezagatik.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on