Haurren Hortz Asistentzia Programa (PADI)

padi

Zure irribarreaz eta zure umeen irribarreaz arduratzen gara. Horregatik gogorarazi nahi zaitugu, Haurren Hortz Asistentzia Programa (gaztelerako PADI izenagatik ezaguna), Euskal Autonomia Erkidegoko 7 eta 15 urte bitarteko haurren hortz asistentzia dohain bermatzen duela.

Esan bezala, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak, hainbat hortz-klinikekin batera eskaintzen duen doako zerbitzua da eta horien artean aurkitzen da Ortiz-Vigon Klinika. Zure seme-alaben urteko taloia jadanik badaukazu, ez itzazu ahaztu hurrengo bisitan  Bakarkako Osasun Txartelekin batera.

Ez edukitzekotan ez kezkatu, hauek dira eskaera egiteko harremanetarako telefonoak:

  • Araba: 945.01.66.51
  • Gipuzkoa: 943.00.64.65
  • Bizkaia: 944.03.36.07/08/09

Gainontzekoetan azpimarratu dugun moduan, umeen hortzetako urteroko ikusketa eta etxean sustatu beharreko prebentzioa ezinbestekoak dira: ohitura osasuntsuak, hortzetako garbiketa, txantxarren tratamendu goiztiarra… eta nola ez, dentistarenera joan.

PADIri buruzko informazio gehiago nahi izatekotan, klikatu hemen.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.