Gaixotasun periodontalaren eta kariesaren arteko loturari buruzko workshoparen emaitzak

Ortiz-Vigon at EFP-ORCA Workshop

Journal of Clinical Periodontology izen handiko aldizkariak argitara eman ditu aurreko 2016ko azaroan Periodontziaren Europako Federazioak eta Txantxarretako Ikerketaren aldeko Europako Erakundeak bultzaturiko workshop-ean ateratako ondorioak.

Aipaturiko topaketa honetan bi erakundeetako 75 adituek hartu zuten parte eta horien artean aurkitzen zen PerioCentrum Bilbao-ko zuzendari klinikoa Alberto Ortiz-Vigón doktorea.  Elkarretaratzearen xedea gaixotasun periodontalaren eta kariesen artean dauden loturen ageriko frogak aztertzea izan zen, batez ere, arrisku-faktorretan eta prebentzio-eremuan arreta berezia jarriz.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.