
Journal of Clinical Periodontology izen handiko aldizkariak argitara eman ditu aurreko 2016ko azaroan Periodontziaren Europako Federazioak eta Txantxarretako Ikerketaren aldeko Europako Erakundeak bultzaturiko workshop-ean ateratako ondorioak.
Aipaturiko topaketa honetan bi erakundeetako 75 adituek hartu zuten parte eta horien artean aurkitzen zen PerioCentrum Bilbao-ko zuzendari klinikoa Alberto Ortiz-Vigón doktorea. Elkarretaratzearen xedea gaixotasun periodontalaren eta kariesen artean dauden loturen ageriko frogak aztertzea izan zen, batez ere, arrisku-faktorretan eta prebentzio-eremuan arreta berezia jarriz.