Eraldaketa digitala

Digitalizazioa une oro dago presente gure egunerokoan. Eraldaketa digitala errealitate bihurtu da eta zientzia moduko testuinguru batean, ezinbestekoa bilakatu da. Odontologia sektorea, eta ondorioz osasunarekin zerikusia duten arlo guztiak ere, egoera berrira moldatu behar da. Ez hori bakarrik, eraldaketa digitalak ikerkuntzan zein lan-prozeduretan hobekuntza nabarmenak dakartza, pazientearen osasunan eraginez. Hobekuntza hori, eraldaketa digital dakarren doitasun handiagoari esker gertatzen da.

Ortiz-Vigón Klinikan eraldaketa digitalaren berri dugu eta beti egin dugu apustu abangoardiako teknologiaren alde. Halere, aldaketa eta aldaketak berak dakarren hobekuntza, ez adatoz bakarrik azken belaunaldiko teknologiarekin,  baizik eta funtsezkoa da klinikan lan egiten duten profesional guztiek azken nobedadeen inguruan jakintza edukitzea digitalizazioari etekinik handiena ateratzeko eta azken finean, pazienteari egin beharreko tratamenduen hobekuntza lortzeko.

Trebakuntza gure talde klinikoarentzat

Testuinguru honetan, hainbat taldekidek odontologiaren arloko profesionalei zuzenduriko trebakuntza ikastaro batean parte hartu dute. Ikastaroa Straumann-ek antolatzen du, 70 herrialdeean lan egiten duen hortz-inplanteen fabrikatzaileak alegia. Trebakuntza ikastaroa Bilboko Carlton Hotelean garatu da. Cristina y Bego (harrera eta bezeroari arreta), Mª Carmen, Idoia, y Silvia J (mantenimedu periodontala), Judit (protesikoa) eta Navarro eta Martín doktoreak izan ziren eraldaketa digitalaren inguruko ikastaroan parte hartu duten lankideak.

Suitzako hortz-inplanteen enpresak proposatzen dituen irtenbide digital berriak ikusi, probatu eta ikutu ahal izan zituzten trebakuntza jardunaldian. Gure taldeak aukera izan zuen eskaner intraoralak, 3d inprimagailuak, fresatzaileak eta odontologia lanetarako egokitutako azken belaunaldiko pantailak ezagutzeko. Teknologiarik berriena odontologiaren arloan alegia. Ortiz-Vigón Klinikan eraldaketa digitalaren alde egiten dugu apustu, baita gure taldaren trebakuntzaren alde ere.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.