Ehun Bigunen Erabilera kurtsoaren X. edizio arrakastatsua

Asteburu honetan PerioCentrum Academy-ren Ehun Bigunen Erabilera Kurtsoaren II. Modulua ospatu da, Madrilen irakatsia eta odontologo profesionalei zuzenduta egon dena.

Hamargarren edizioko bigarren modulu hau 4 trebakuntza-jardunaldietan garatu da. Partaideek, sektoreko profesionalek, aukera izan zuten klase teoriko anitzetan egoteko, kasu klinikoen eztabaidetan parte hartzeko eta zuzeneko kirurgiak ikusteko ere. Gainera, animalien eta fantomen modeloetan lan eginez ikasitako guztia praktikan jartzeko parada eduki zuten.

PerioCentrumeko irakasleen taldea honako doktoreek osatu zuten:

  • Alberto Ortiz-Vigón Dr., Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbao
  • Daniel Rodirgo Dr., PerioCentrum Guadalajara
  • Alfonso Oteo Dr., PerioCentrum Segovia
  • Ramón Lorenzo Dr., PerioCentrum Madril eta Avila
  • Fabio Vignoletti Dr., PerioCentrum Madril eta Verona

Gainera, Iñaki Suárez doktorea ere, PerioCentrum Donostiako zuzendari klinikoa eta Bilboko taldeko kidea, zuzeneko kirurgietan egon zen.

Ehun Bigunen kurtsoaren X. Edizioko II. Moduluak arrakasta handia eduki du partaidetzari dagokionez. Zentzu horretan, eskerrak eman nahi dizkiegu geografia nazioaleko hainbat lekutatik etorritako doktoreei, PerioCentrum Academyren trebakuntza apustuan euren konfidantza jartzeagatuik. Aparteko aipamena gure patrozinatzaileei, euren laguntzarik gabe ezinezkoa bailitzatekelako profesionalei zuzenduriko proposamen formatiboa burutzea. Eskerrik asko Bonfanti & Gris Instrumental, Straumann, Inibsa Dental, Salugraft eta Nobel Biocare. 

Bide batez, hurrengo azaroan burutuko den Hezur-birsrokuntza Inplanteetako Kirurgia ikastaroa gogorarazi nahi dizuegu. Arretarik handiena eskaintzeko eta ia guztiz pertsonalizatua den heziketa eskaintzeko helburua mantendu nahian, gure ikastaroek gehienezko 15 pertsonako aforoa daukate. Beraz, azaroan ospatuko den ikastarora etorri nahi baduzu, jarri zaitez harremanetan gurekin!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.