Egonaldi klinikoak

estancias-clinicas

Gure egonaldi klinikoen programari esker pazienteak diziplina arteko ikuspegitik tratatzen ikasiko du: periodontzia eta inplantologiaren oinarrietatik, modu pertsonalizatuan, espezialisten klinika batean.

Egoiliarrak tratamendu periodontalerako, inplanteak ipintzeko eta horien errehabilitaziorako behar dituen ezagutzak jaso ahal izango ditu edo bere ezagutzak azken berri zientifiko eta teknologikoen arabera eguneratu ahalko ditu.

Helburuak

Helburu nagusiak hauek dira:

  • Kasu kliniko konplexuen diagnostiko eta plangintza zuzena eginahal izateko ezagutzak ematea.
  • Periodontziako kasuak ebazteko behar diren ahalmenak lortzea, errazenetatik konplexuenetara: kirurgia periodontala, ehunen birsorkuntza eta mukosa-oietako kirurgia plastikoa.
  • Inplantologiako kirurgia protokoloak menperatzea: sinuak goratzea, hezurra blokean mentatzea eta hezur birsorkuntza gidatua.
  • Zementuzko eta torlojuzko berreraiketetarako protesigintzaren sistematika jakitea.
  • Inplante unitarioak eta anizkoitzak berreraikitzeko dauden gehigarriak ezagutzea.
  • Berehalako kargaren teknikako azken aurrerapen eta ezagutzak integratzea.

Odontologoentzako eta Higienistentzako Egonaldiak

PerioCentrum kliniketan, eta horrenbestez, baita Ortiz-Vigón Klinikan ere, odontologoei zein higienistei zuzendutako egonaldi klinikoak burutzeko aukera eskaintzen dugu:

  • Odontologoentzako Egonaldiak: egonaldi klinikoen programa pertsonalizatua eta neurrira egindakoa. Ikasleak eurak dira jarraituko duten programa diseinatzen dutenak interesatzen zaizkien tratamenduak jorratu ahal izateko. Behin programa amaituta, partaideek behar haina konfiantza bereganatuko dute ikasitako teknikak praktikan jartzeko.
  • Higienistentzako Egonaldiak: programa zehatz, pertsonalizatu eta neurrira egindakoa, PerioCentrumek odontologoentzako arrakasta handiaz egiten dituen metodologia jarraituz. Mota hauetako egonaldietan, PerioCentrumeko kliniketako higienisten metodoak ikasi ahal izango dute partaideek, eta modu horretan, ezagutza gehitu eta konfiantza handitzeko aukera izango dute euren ohiko lan zentroetan dagozkien zereginak betetzen dituztenean.

Última actualización hace

Última actualización hace