Egoiliartza klinikoen programaren saio berria

Egoiliartza klinikoetan erreferentzia Bilbao hirian

PerioCentrum taldeko kliniken higienistei eta klinika-laguntzaileei zuzenduta dauden egoiliartza klinikoen programak, posible egin du aste honetan zehar profesional berri bi gure artean edukitzea. Plazer handia izan da mantenimendu periodontaleko arduraduna den Andrea García eta klinika-laguntzailea den Sara Sigüenza gure klinikaren egunerokoan egotea. Egun, odontologairen arloan egiten dute lan baina bere prestakuntza hobetzea erabaki dute gure taldearekin egun pare bi kolaboratuz.

Biek ala biek hartu dute parte eguneko saio klinikoetan. Gainera, oinarrizko terapia periodontal eta terapia periodontal aurreratua kontestuetan definitu ditzakegun esku-hartze kirurgikoetan egon dira. Momento oro, Alberto Ortiz-Vigón doktoreak eta gure kide Mónica Gonzálezek eta Eva Gonzálezek lagunduta egon dira. Eskerrik eman nahi dizkiegu bai Andreari zein Sarari erakutsitako profesionaltasunagatik eta Ortiz-Vigón Klinikan – PerioCentrumen erakutsitako konfidantzagatik.

PerioCentrum Academyren egoiliartza klinikoen programa

Higienistentzako eta klinika-laguntzaileentzako egoiliartza klinikoek neurrira egindako  programa espezifikoa osatzen dute, PerioCentrumek odontologoentzako ere arrakasta handiz burutzen duena. Mota honetako egonaldietan partaideek taldeko higienisten lan-metodologiak ezagutu ditzakete, zeinen artean Ortiz-Vigón Klinika dagoena, eta modu horretan, ezagutza zabaldu  eta konfidantza irabazi dezakete beren ohiko lantokietan eguneroko ekintzak betetzerakoan. Informazio gehiago gure profesionalentzako atalean edo PerioCentrumen webgunean.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on