II Dental Campus Kongresua: izena emateko epea hasi da

II Dental Campus Kongresua: nortasun elkarreragilea eta espiritu kritikoa duen foroa

Data hau gorde: 2018ko martxoak 16. Hori da II Dental Campus Kongresua ospatzeko aukeraturiko eguna. Non? Madrileko Odontologoen Elkargoan. Halaber, planifikazioaren puntu honetan berritasun nagusia izena emateko epea hasi dela da. Ez utzi geroko, Dental Campus Kongresua ez baita bestelako kongresu bat.

Eta zergatik diogu hau ez dela bestelako kongresua, kongresu ezberdina dela?

  • Diziplina anitzeko kongresua delako, sare sozialetako eremu berrietan jaiotzen dena eta atrilaren gainean kontsakratu den foroa delako.
  • Programaren eta hizlarien hautaketa Dental Campus foroan eta bestelako foro lagunetan azaldutako ezinegonetasunetatik eta iritzietatik abiatuta egiten delako.
  • Kongresuaren filosofoaren zutarri nagusia den ezagutzaren elkarbanatzea egun bakarrean posible egiten dugulako 19 profesionalen bitartez.
  • Eztabaidari eskaintzen zaion denbora tartea paregabeki luzea delako, nortasun interaktiboko eta espiritu kritikoko eztabaida, alegia.

Horrelakoa izan zen iazko edizio arrakastatsua:

Tarifa murriztua orain ematen baduzu izena

Esan bezala, programak hogeina profesional batuko ditu, euren odontologia arloetan adituak. Aukeraturiko gaien inguruan duten ikuspegia azaltzeaz gain, bertaratutakoen artean debatea sustatuko dute networking-erako eta ikasketarako. Topaleku paregabea ekitaldi zientifiko ugari dauden testuinguru honetan.

II Congreso Dental CampusHorrela, izen-ematea urtarrilaren 15a baino lehen egiten baduzu, 130€-ko tarifa murriztuari etekina atera diezaiokezu. Egun horretatik aurrera eta konkresuaren ospaketaren egunera arte, izen-emateak beste prezio bat edukiko du. Gainera, tarifa berezia dago 30 urtetik beherako akreditatutako ikasleentzat (50 leku libre academy@periocentrum.com helbidearen bitartez inksripzioa egiten dutenentzat izen-ematearen ordena jarraituz).

Bestalde, kongresuaren ostean ekitaldi soziala edukiko dugu danok elkartzeko, iritziak elkarbantu ditzagun eta musikaz goza dezagun. Gutxi barru emango dizkizuegu detaile gehiago. Itxaroten zaituztegu!

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Última actualización:

Última actualización: