Gaixotasun periinplantarioen inguruko SEPAren ikastaroa

Aurreko ekainaren 8 eta 9an Madrilen burutu da Espainiako Periodontzia eta Hezurintegrazio Erakundearen, SEPAren, “Gaixotasun periodontalen maneiatze-klinikoa” programaren bigarren modulua. Gure zuzendari klinikoa den Alberto Ortiz-Vigón doktorea irakasle modura aritu zen bigarren modulu honetan.

SEPAk sustaturiko hezkuntza programa honek periodontziaren arloan espezializatuak dauden profesionalen partaidetza dauka. Esan dugun moduan, Ortiz-Vigón doktorea trebakuntza-klaseak zuzentzen dituzten aipaturiko espezialista horien artean aurkitzen da. “Periinplantitisaren maneiatzea: komunikazioa, plan ekonomikoa eta monitorizazioa” eta “Periinplantitisaren arrasto estetikoen erabilera” izan dira Ortiz-Vigón doktoreak irakatsitako bi klase teorikoak.

Gainera, ikasleek aukera eduki zuten praktikak egiteko silikonazko modeloetan zein txerri-masailezurretan. Kurtsoari amaiera emtaeko, Ignacio Sanz doktoreak, zuzeneko kirurgia burutu zuen eta Ortiz-Vigón doktorea izan zen Sanz doktoreak kirurgian ematen zituen pausuak ikasleei azaltzeko arduraduna.

Gaixotasun peirodontaletan espezializazioa

Ortiz-Vigón doktorea, Periodontzian eta Inplantologian espezialista, urteak daramatza gaixotasun periodontalen inguruan ikertzen eta sakontzen. Horren adibide, gure taldeko kide diren Erik Regidor eta Jordi Navarro doktoreekin batera idatzitako “Mukizko atzeraldi periinplantarioak” artikulua. “Zutarri protesikoaren eragina hezur-galera marjinal periinplantarioa” artikulua ere Regidor eta Navarro doktoreekin batera eta Esperanza Gross taldekidearekin ere idatzitako ikerketa da. Horrelako artikulu gehiago irakurgai dituzu argitalpenak atalean.

Bestalde, Ortiz-Vigón doktoreak hasiera eman zuen pazienteei zuzenduriko “Zure gida dentala” atalari gaixotasun periinplantarioak gaia jorratuz hain zuzen ere. Bideo horretan gure zuzendari kilinikoak periinplantitisaren inguruan gure pazienteek eduki ditzaten zalantzak argitzen ditu, agerian jarriz berriro ere gure lan dibulgatiboa.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.