Joan den urtarrilaz gero gure zentroak kanpoko desfibriladore erdiautomatiko (AED) bat dauka bere instalazioetan. Tresna moderno hau muturreko kasuetan bizia salbatzeko erabiltzen da, bihotz geldialdi bat gertatzen denean. Gure klinika Bilboko lehenengo hortz klinika kardiobabestua da.

Bihotza odola burmuinera eta gorputz guztira bidaltzeko gai ez denean gertatzen da bat-bateko bihotz geldialdia. Normalean gaitzak jo duen bihotzeko bulkada elektrikoak bizkorrak direnean (takikardia bentrikularra) edo kaotikoa denean (bentrikuluko fibrilazioa) edo biak direnean gertatzen da.Kasurik gehienetan, ez dago sintomarik eta ez da abisu zeinurik nabaritzen.

Norbaitek zorabioa jasaten duenean bat-bateko bihotz geldialdiagatik, ezinbestekoa da AED bat erabiltzea eta bihotz-birikak bizkortzeko ariketak egitea bizia salbatu ahal izateko posibilitateari euste aldera. Orain arte egin diren azterlanetan frogatuta geratu da, desfibriladorea garaiz aplikatzen bada lehen minutuan pazienteak bizia salbatzeko duen probabilitatea % 90 dela. Denbora hori pasatutakoan, bizirik irauten dutenen indizea % 7-10 jaisten da minutuero.

Ortiz-Vigón klinika, gailu berri honekin, Europako erreferentzia bihurtzen da pazienteei ematen zaien sorospen kalitateari dagokionez, bere instalazioak AED batez ekipatu dituen lehenengoetariko hortz klinika bat izakiEuropan.

[easy-social-share buttons=”facebook,twitter,print,mail” style=”icon”]
[stm_post_comments]
[stm_sidebar sidebar=”812″]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?