Ahoko gaitzak haurdunaldi garaian

Embarazo y salud bucodental

Osasun arloan ematen diren aldaketak direla eta, haurdunaldiak era gogoangarrian eragiten dio emakume baten bizitzari. Agerian dauden aldaketa fisikoez eta bestelako sintomez gain, ziurrenik ez ditugu ezagutzen haurdunaldian jazotzen diren aldaketak. Aho-hortzetako osasunak ere gorabeherak jasan ditzake hilabete horietan.

Haurdunaldi garaiko gingibitisa

Ohikoa izaten da emakumezkoek sabelaldian ahoan mina sentitzea eta odol-ateratzerako joera handiagoa edukitzea. Egoera hori gingibitisaren, edo hortz-oietako handitzearen, ondorioz gerta daiteke. Espainiako Odontopediatria Sozietatearen arabera, hortz-oietako arazoak ohikoak izan daitezke haurdunaldiko bigarren hilabetean, bere mailarik gorena zortzigarren hilabetean ematen da eta erditzearen ostean hobetu egiten da.

Ezbehar honen agerpenaren arrazoia haurdunaldian gertatzen den hormonen aldaketa da. Aldaketa horrek hortz-oietako odol-hodiei, periodontoaren zelulen funtzionamenduari, plakako bakteriei eta lekuko sistema immuneari eragiten die. Hortz-oiak kolore gorrixka hartzen du, odoletan dago, handituta eta haginenen artean dagoen oi zatiak bere tamaina handitzen du bakterien pilaketari bidea eginez.

Nahiz eta behin-behineko gaitza izan, haurdun dagoen emakumezkoak haurdunaldiaren aurretik jada gingibitisa badauka, haur goiztiarra edukitzeko aukerak ugaritzen dira. Komenigarria da kasu honetan, haurdunaldiaz jakin bezain pronto, dentistarenera joatea.

Embarazo y sonrisa

Kalteak esmalteak eta txantxarrak agertzeko arriskua

Goizeko okadak maiz ematen dira haurdunaldiko lehenengo asteetan. Goragaleak azidoa dakar eta azido hori ahoan geratzen bada denbora luzez, esmaltea kaltetu eta higatu ditzake. Irtenbide erraza dauka arazo honek: ahoa urarekin edo fluorra duten irakuzketekin  xafarratu.

Ahoa lehor sentitzea ere gerta daiteke sabelaldian. Besteetan esan dugunez, listuak eginkizun garrantzitsuak betetzen ditu: ahoko ehunak heze mantentzen ditu, ahora garbitzen laguntzen du eta bakterien pilaketa erregulatzen du. Horrek kariesen eta infekzioen agerpena eragozten du. Horrenbestez, komenigarria da hidrataturik egotea edo azukrerik gabeko txiklea mastekatzea listua sortzeko.

Hortzetako tratamenduetan arriskurik ez haurdunaldian

Eguneroko garbiketa-ohiturez gain, posible da haurdunak bestelako hortz-tratamenduak behar izatea. Bigarren hiruhilabetea momentu egokia da hortzetako tratamenduren bat egiteko, anestesia lokala erabiltzeko problemarik ez baitago. Bestalde, ahoko erradiografiak ez dira arriskutsuak baldin eta emakumearen sabelean berunezko plaka jartzen bada babesle modura. Azkenik, erditze-goiztiarren aurrekariak egotekotan hobe da tratamendurik ez bada burutzen azken hilabeteetan. Edozelan ere, onena beldurrik ez izatea eta dentistarenera joatea da.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on