Aho minbizia eta odontologoaren garrantzia

Minbiziaren Nazioarteko Eguna dela eta, gure espezialitatearen ikuspuntutik gai hau tratatzea gustatuko litzaiguke. Aho minbizia eta odontologoaren garrantzia azpimarratu nahi ditugu, odontologoek gaixotasun honen prebentzioan eta diagnostiko goiztiarrean duten eginkizunari balioa emateko. Izan ere, aho medikuntza eskaintzen ditugun tratemenduen artean dago.

Zer da aho minbizia eta bere sintomak

Aho minbizia ahoaren eremuan agbertzen den minbizia da. Eremu horrek ezpainak, hortzak, hortz.oiak, mihiaren aurreko aldeko bi heren, ahoaren beheko partea eta sabaia, eta baita eztarriaren erdiko aldea ere hartzen ditu.

Nahiz eta aho minbizia kasu baten aurrean gaudelaren gainean jarri ahal gaituzten adierazleak egon, bakarrik zure espezialistak edota zure odontologoak egin dezake horrelako kasu baten diagsnotiko klinikoa. Horregatik dira hain garrantzitsuak ohiko azterketak eta dentistari egiten zaizkion bisitak.

Ohiko sintomak:

  • Zauriak ezpainetan, hortz-oietan edo ahoaren barne-eremuan erreztasun handiz odoletan jartzen direnak eta inoiz osatzen ez direnak.
  • Maisalaren handitzea edo kokosrraren bat agertzea.
  • Hortz-oietan, mihian edo ahoaren edozein eremutan orban zuri edo gorrien agerpena.
  • Ahoaren edo mihiaren etengabeko lokartzea.
  • Ageriko arrazoirik gabeko mina ahoan edukitzea.
  • Masailezurreko handitzea.
  • Irentsi edo murtxikatzeko zailtasunak edukitzea.

Nola laguntzen zaitu dentistak arazoaren antzematean?

Zure dentistari ohiko bisita egiterakoan, dentista pazientearen historial medikoan gertatu diren aldaketen edo sintoma berrien jakinaren gainean egon behar da. Lehenengo kontakto horren ostean, ahoaren eremuaren ikusketa y argazki bidezko dokumentazio batzea egin beharko luke: ezpainak, masailaren barneko eremua, mihia, ahoaren beheko partea eta sabaia, zorua, amigdalen miaketa eta masailezurraren eta lepoaren ikuskatzea. Dentistak inolako anomaliarik antzematen badu egun batzuk geroago pazientea ikuskatzea edota pazientea espezialistarenera deribatu dezake, espezialista horrek dagokion probak egin ditzan.

Óscar Castro, Espainiako Dentisten Batzar Orokorreko presidenteak, honako baieztapenak egin zituen orain dela urte erdi: “dentistarenean egiten diren ikuskaketak garrantzi handikoak dira, ahoaren ikuskatze osoa egiterakoan gaixotasuna ahalik eta azkarren antzeman baitaiteke eta modu horretan osatzeko aukeren probabilitateak igo egiten dira. Izan ere, aho minbiziaren kasuen %85a berandu diagnostikatzen dira Espainian. 2017 urtean soilik, beste 5.000 kasu berri agertuko dira”.

Prebentzioa

Ez dago aho minbizia guztiz prebenitzeko formula magikorik. Baina badaude agertzeko arriskua murrizten duten neurri prebentiboak. Lehenengoa eta garrantzitsuena, ald ebatera utzi tabakoa zein alkohola, arrisku faktorerik garrantzitsuenak baitira. Dieta orekatua edukitzea eta fruta zein barazkiak erregulartasunez jatea ere laguntza handikoak dira. Eta noski, aho-hortzetako higiene aproposa mantendu eta dentistarenera joan behar dugu.

Zalantzarik edukitzekotan, jar zaitez harremanetan Ortiz-Vigón Klinikarekin 944 158 902 zenbakira deituz edo gure harremenetarako formularioa betez. Behar duzun edozertan laguntzeko prest gaude.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.