Aho-medikuntzaren inguruko ikastaroan egon gara

Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko kideek hitzordu berria eduki zuten atzo trebakuntzarekin. Alberto Ortz-Vigón, Erik Regidor eta Lidia Zarzuela doktoreak Idoia Ayllón, Eva González eta María Castillo lankideekin batera, NH Villa de Bilbao hoteleko batzar-aretora gerturatu ziren ahoko patologien eta aho-medikuntzaren inguruko ikastaroan parte hartzeko. ISDINek antolatuta, formakuntza saioak nabarmentzat jo patologia mota hauen prebentzio eta diagnostiko goiztiarra, garrantzia handia edukitzeaz gain, batzuetan, hil edo bizikoa baita pazienteen biziraupenerako.

Nuestro equipo en el curso de Medicina Bucal

Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaoko taldeak aukera izan zuen José Manuel Aguirre Urizar doktorea bezalako espezialista handi batengandik ikasteko, zeinaren ibilbideak ahoko patologietako aditurik onenetarikoa bilakatu du. Izan ere, Aguirre doktoreak hainbat kargu ditu, besteak beste eta batzuk bakarrik aipatzearren: Medikuntza eta Kirurgia Doktorea Euskal Herriko Uniberstitatean Aipamen Bereziarekin, Anatomia Patalogian Mediku Espezialista, Estomatologian Mediko Espezialista, Estomatologiako Katedratikoa Euskal Herriko Unibertsitatean, Euskadiko Aho-Hortzetako Osasuneko Batzorki Aholkulariaren Presidentea eta Espainiako Aho-medikuntzako Elkarteko Ohorezko Medaila. Hitzaldia historia klinikoan, ikerketa osoan, biopsian, tratamendu egokian eta dagokion jarraipenean oinarritu zuen Aguirre doktoreak.

El Dr. Aguirre en el curso de Medicina Bucal

Duda barik, heziketa jardunaldi oso aberasgarria izan zen atzokoa PerioCentrumeko profesionalentzat, agerian utziz behin ere proiektu honek gure lankideen ezagupenen eguneratzeari ematen dion garrantzia. Gure heziketa programa propioa garatzeaz gain, PerioCentrumek ezinbestekotzat jotzen du bestelako elkarte eta entitateek bultzatzen dituzten ekimenetan parte hartzea.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on