Aho-hortzetako agerbideak eta GIB

Gaur HIESAren Nazioarteko Eguna da eta Ortiz-Vigón klinikak Nazio Batuen Erakundearen (NBE)  parte den ONUSIDAk sustaturiko #prevencionVIH kanpainarekin bat egiten du. Faktore askok eragiten dute birusaren prebentzioan eta gure esparruari dagokionez, osasun zerbitzuetara heltzeko aukera azpimarratzen dugu.  Azpimarratzekoa da ahoko lesio zehatzek  birusarekin izan dezaketen harremana. Izan ere, Nazioarteko Osasun Erakundeak (OMS gaztelerako akronimoa) adierazten duenez, “aho-hortzetako agerbideak GIB birusaren adierazlerik goiztiar eta garrantzitsuenetarikoak  dira”.

NBEren datuei erreparatuz, munduan 36,7 milioi pertsona bizi dira VIH birusarekin eta 2,1 milioi pertsona berri infektatu dira (2015 amaierako zifrak). Bestalde, eta Osasun Ministerioaren datuen arabera, Espainian  kalkulatzen da 130.000 eta 160.000 biztanle bitartean GIB birusa daukatela, horietatik %20 eta %25 bitartean diagnostikatu gabe daude. Zifra altuak dira hauek, eta naiz eta irtenbiderik onena medikurenera joatea izan, Ortiz-Vigón Klinikan lerro hauek aprobetxatu nahi ditugu birusaren presentziaz ohartarazi ahal gaituzten ahoko agerbideei buruz berba egiteko, NBEk azpimarratzen dituenak:

  1. Manifestaciones bucodentales VIHAho-kandidiasia: GIBaren inguruan seinalerik eman dezaketen kandidiasi motak pseudomenbranosoa eta eritomatosoa dira. Lehenengoak mukosa lagatzen duten orban zuriak agertzen ditu eta bigarrenak berriz, adabaki gorriak uzten dute normalean mingainaren alboetan edo ahosabaian.
  2. Leukoplasia iletsua: mingainaren alboetan agertzea da ohikoena eta adabaki zimurtu eta zuriak agertzen ditu.
  3. Kaposi sarkoma: urdin-gorrixka koloreko lesioak agertzen dituen minbizidun tumorea da eta ahoko, hortz-oietako, mingaineko, ahosabaiko edo eztarriko mukosa-mintzetan ikusi daiteke.
  4. Eritema lineal gingibala: gainetik gertu dauden hortz-oietako ertzen gorritasun eta handitasunagatik nabarmentzen da.
  5. Ulzeradun gingibitis nekrositzailea: gaitz mingarria da, odol-ateratzearekin eta papilak suntsitzen dituena.
  6. Ulzeradun periodontitis nekrositzailea: aurrekoaren ezaugarria antzekoak dituen gaixotasuna baina larriagoa.
  7. Ez-Hodgkin linfoma: eztarriko gongoil linfatikoetan ematen den beste minbizia mota.

Zure dentistak tratatu ditzakeen adierazleen artean aurkitzen dira aho-garatxoak, leukoplasia iletsua, kandidiasia edo gingibitisa, besteak beste. National Institute os Dental and Craniofacial Research erakunde amerikarrak adierazten duenaren arabera, GIB jasaten dutenen artean 1etik 3k ahoko arazoak pairatzen dituzte. Edozein modutan, garrantzitsua da gogoratzea ez garela saiatu behar norberak bere buruari diagnostikoa egiten edo gure baliabideekin gaixotasuna irtenbidea eman. Espezialistarenera joatea funtsezkoa da. Eta birusaren antzemate-probetan emaitza positiboa izanez gero, Ortiz-Vigón Klinikak gogorarazi nahiko lizueke eguneroko garbiketaren garrantzia, askotan adierazi dugun moduan, aho-osasunak zuzenean eragiten baitio osasun-egoera orokorrari eta are gehiago, pertsonaren egoera apartekoa bada.

Leave a Reply

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

Last Updated on

Last Updated on