Orain bai, orain bai dagoela urtea amaitzear. Ahaleginez, dedikazioz eta lanaz beteta egon den urtea, egunero hobetzen jarraitzeko, egunero gure pazienteei arreta hobeagoa eskaintzeko. Eta hitzorduen artean, tartetxo bat egin dugu 2017 liluragarri honi amaiera emateko eta ilusioz beteriko 2018 urteari ongi etorria emateko. Baieztatu genezake Agur 2017… Kaixo 2018! esateko modua, behintzat, bitxia izan dela!

Createch-eri bisita

Urteari agur esateko aktibitatea Bilbotik Mendarora eginiko bidaiarekin hasi zen. Herri gipuzkoarrean aurkitzen da Createch Medical, protesien soluzioetarako aho-hortzetako ingenieritza enpresa. Hara hurreratu ginen bere instalazioak, bere lan-metodologia, bere teknologia eta sektorearen arloko azken berritasunak ezagutzeko. Bisita hezigarria, dinamikoa eta irekia izan zen, momentu oro Ander Garitaonandia (Createch Medical-en Ordezkari Komertziala) eta Xabier Egurbide (Sales & Internationalization Director Createch Medical-en) profesionalen laguntzarekin. Eskerrik asko zuen etxeko ateak irekitzeagatik!

Masterchef estiloa jarraituz sartzen gara sukaldean

Mendarotik Donostiara. Zuzenean Mimo San Sebastián -era, sukaldaritza eskola eta gourmet produktuetan oinarritutako esperientzia gastronomikoak bizitzeko topalekua. Eta Bilbokoak garenez, jakatxoa kendu eta berehala janzten dugu amantala. Izan ere, eta imajinatu dezakezuenez, Mimo San Sebastián-en bizitako esperientzia ez zen gabonetako ohiko bazkaria izan. Agustín Araquistáin chef-ak eta bere taldeak sukaldearen aurrean jarri gintuen Masterchefen neurrira egindako lehiaketa batean parte hartzeko. Menu osoa sukaldatu eta gure elaborazioak aurkeztu behar izan genituen. Tentsioa, irudimena, kreatibitatea… eta barre algara anitz! Plazer handia izan zen horrelako esperientzia hain dibertigarria bizitzea. Mimo San Sebastián- en taldeari eskerrak eman nahi dizkiogu bere arreta adeitsuagatik.

Eskerrik asko eta urte berri on

Eskerrik asko zuoi, gure pazienteei, Ortiz-Vigón Klinika – PerioCentrum Bilbaon konfidantza edukitzeagatik. 2018a aurreko urte hau baino hobeagoa izan daiten lan egingo dugu. Urte berri on!

[easy-social-share buttons=”facebook,twitter,google,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments]
[stm_sidebar sidebar=”812″]

Leave a Reply

Your email address will not be published. Required fields are marked *

This site uses Akismet to reduce spam. Learn how your comment data is processed.

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?