Agian estresatuta zaudela esan beharko zenioke dentistari…

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Bete-betean murgildu gara udan eta nahiz eta lasaitasunarekin erlazionatzen den urtaroa izan, maiz estres handiko egunak sufritzen ditugu oporretan joan aurretik aurreratu nahi dugun lan guztia burutzeko. Zure dentista Bilbon garenez, zure aho-hortzetako osasunean eta eta osasun periodontalean estresak izan ditzakeen ondorioak azaldu nahi dizkizugu.

Demi Moore sin diente

Orain dela egun gutxi Demi Moore aktore estatubatuarra hortz bat gabe ikusi genuen hainbat komunikabideetan. Egun batzuk geroago, hortzaren galeraren arrazoia estresa zela azaldu zuen antzezleak. Eta egia esan, baieztapen horri zehaztu nahi genuke.

Estresaren ondorioak ahoko osasunean

Tentsio goreneko egoera mental eta fisikoa da estresa eta gaitz hau pairatzeak hainbat ondorio eduki ditzake ez bakarrik sufritzen duenaren osasun orokorrena, baizik eta baita ahoko osasunean ere. Dentistai bisita egitera eraman gaitzaketen ondorio horien artean, honako hauek aurkitzen dira:

  • Bruxismoa: aurrekoetan azaldu dugun moduan, bruxismoa hortz antagonisten arteko marruskadura iraunkor eta inkontzientea da. Gaitz larritzat hartzen ez bada ere, premiazkoa da dentistarenera jotzea.
  • Aftak: urradura txiki zuriak dira, gorri kolorea duen eremu batek inguratzen du eta hortzoietan sortzen da. Estresak sufritzen dugunean gure sistema inmunologikoa ahauldu egiten da eta horrek mota honetako zauriak agerraraztea eragin dezake.
  • Txantxarrak: estresak listuaren azidotasuna areagotzen du eta horrek zuzenean eragiten dio hortzen esmalteari. Azidotasun horrek esmaltea kaltetzen du eta horrenbestez, txantxarrak edukitzeko arrisku gehiago dugu.

Kontuz estresarekin gaixotasun periodontala sufritzekotan, hitz egin ezazu zure dentistarekin

Gaixotasun periodontala pazienteak gaitz hori garatzeko daukan sentikortasun genetikoa dela eta gauzatzen da. Egoera horren aurrean, gaitzaren egoeran eragina duten faktoreak daude, besteak beste, tabakoa, hortzetako garbiketa eskasa edo diabetesa bezalako gaixotasun sistemikoak. Arriskutsuenak garbiketa-eza eta tabakoa dira, gero noranzko biko harremana aipaturiko gaixotasun sistemikoekin eta neurri txikiagoan, estresa. Faktore eragileei buruz ari gara, ez aurrez aurretikoak.

Si padece estrés, quizá deba acudir al dentista

Gauzak horrela, periodontitisa sufritzen duen pazientea bazara, estresak gaitxoasun periodontalaren aurrerapena areagotu dezake bi modu ezberdinetan. Lehenengoa jarrerari dagokio: jendeak estres handia pairatzen duenean osasuntsuak diren ohiturak alde batera uzteko joera hartzen du eta gainera, osasunarentzat kaltegarriak diren beste batzuk hartu ohi ditu: azukre ugaridun jakiak eta edariak dietan sartu, erretzen hasi, alkohol gehiago edan… eta modu horretan bakteria kantitatearen igoera gauzatzen da.

Gingibitisa eta periodontitisa larritu edo bizkortu dezakeen beste arrazoia da egoera honetan gorputzean gertatzen diren aldaketak dira. Estresarekin batera, kortisol deituriko hormona askatzen dugu eta askapen hori hortzoietan modu periferikoan ematen bada, inflamazioen agerpena estimulatu ditzake, besteak beste, gaixotasun periodontala. Gainera, esan beharra dago gaixotasun periodontala batzuetan minik gabe garatzen da eta horrek neurri gutxiago hartzera eraman dezake pazientea.

Baliteke hori izatea Demi Moore aktoreari gertatu zitzaiona? Edozein modutan, ez dudarik izan eta bisita gaitzazu ez baduzu Ghost-en protagonista bezala amaitu nahi. Ortiz-Vigón Klinikan zure neurrira egindako tratamenduak eskintzen dizkizugu.

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]

Entradas recientes

consulta

¿Tienes preguntas o quieres programar una cita? ¡Contacta hoy mismo!

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?