Pertsonetan oinarritutako berrikuntza

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]

Berrikuntzaren alde egiten dugu apustu

Erik Regidor doktorea, Periodontzia eta Inplanteetako espezialista, eta June González, gure Administrazio arduraduna, Bilbao Ekintzak antolaturiko ikastaro baliotsu eta erakargarri batean parte hartu dute. Bilbao Ekintza, Bilboko Udalaren erakundea da eta “ekonomia- eta gizarte-aberastasunaren sorrera sustatzen duen udal-erakundea da; horretarako, hiria bultzatzen du inbertitzeko leku erakargarri gisa eta enpresak sortzen eta hazten laguntzen du, laneratzeko aukerak hobetzen dituela”. “Pertsonetan oinarritutako berikuntza” ikastaroak, berrikuntzaren alde apustu handia egiten duten enpresei zuzenduta eta Mondragon Unibertsitateko profesionalen partaidetzarekin, parte hartu duten enpresen zerbitzuen hobekuntza eduki du helburu nagusitzat.

Curso de Bilbao Ekintza "Innovación centrada en las personas"

Design Thinking tailerrak gure pazienteentzako irtenbide hobeak aurkitzeko

“Pertsonetan oinarritutako berrikuntza” proposamen formatiboa, Zabalguneko Eraikinean burutu dena, bi saio desberdinetan egin da. Tailer biek Design Thinking metodologia ardatz izan dute. Aipaturiko metodologia hau, “arazoen ulermen eta ebazpenen ikuspegia da, pertsonak negozioaren erdian jartzen dituena, eta modu arin eta eraginkorrean irtenbide berritzaileak sortarazten laguntzen duena”. Ikastaro honetan parte hartzearekin batera, gure pazienteentzako zerbitzu esanguratsuetan gauzatuko diren aukera berriak identifikatzea bilatzen genuen. Ziur gaude horrelako ekimen formatiboek hazten eta hobetzen laguntzen gaituztela.

[/vc_column_text][vc_gallery interval=”3″ images=”8002,8003,8004,8005,8006,8007″ img_size=”800×600″][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]

Entradas recientes

consulta

¿Tienes preguntas o quieres programar una cita? ¡Contacta hoy mismo!

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?