Ongi etorri Silvia Martin Dr.!

[vc_row][vc_column width=”3/4″][vc_column_text]Dra. Silvia Martín

Hona hemen…

Ideia, proiektu ete energiaz beterik hasi dugu ikasturte berria gure pazienteen ahoko osasunari merezi duen arreta eskaintzen jarraitzeko. Horretarako, ezinbestekoa da jakintza-alor anitzeko, espezializatua eta Ortiz-Vigón Klinika Bilbao eta Bizkaiko erreferentziazko zentro-odontologikoa egiteko ilusio iraunkorra duen taldea edukitzea. Jordi Navarro, Lidia Zarzuela eta Iñaki Suarez doktoreen kidetzeen ondoren, oso pozik gaude Silvia Martín doktorea gure ondotologoen taldeko kide berria izango dela iragartzeaz.

Esperientzia

Oso gaztea den arren, Silvia Martín doktoreak ibilbide luzea dauka Espainia eta Frantziako leku desberdinetako hainbat kliniketan, beti ere, odontologiaren eremu anitzetan lan eginez: kirurgia inplantarioak, kirurgia mukogingibalak, protesiak (mugigarriak, hortzek eutsia, mukosak eutsia, inplanteek eutsia…), tratamendu ortodonzikoak, kontsulta orokorrak, etab. Gainera, gure kide berria boladak eman ditu atzerrian bizitzen, agerian utziz bere ezinegona, jakin-mina eta ikasteko gogoa.

[/vc_column_text][vc_column_text]

Heziketa

Elebiduna da, gaztelera eta frantsesa erraztasun berdinerakin hitz egiten baititu. Orain dela oso denbora gutxi amaitu du Odontologia Gradua Euskal Herriko Unibertsitatean. Bestalde, Bordele hirian burututako esperientzia praktikoarekin osatu du bere esperientzia akademikoa. Gainera, hainbat, sinposio, mintegi eta kongresutan hartu du parte doktoreak. Ez hori bakarrik, ikerketa proiektuetan boluntario gisa aritu da. Beraz, goitik-beherako odontologoa dugula esan genezake. Gauzak horrela, oso pozik gaude Martin doktorea gurean egoteaz eta zain gaude klinikan bertan apurka-apurka ezagutu dezazuen. Ongi etorri Ortiz-Vigón Klinikara!

[/vc_column_text][easy-social-share buttons=”facebook,twitter,linkedin,print,mail,whatsapp” style=”icon”][stm_post_comments][/vc_column][vc_column width=”1/4″][stm_sidebar sidebar=”812″][/vc_column][/vc_row]

Entradas recientes

consulta

¿Tienes preguntas o quieres programar una cita? ¡Contacta hoy mismo!

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?