Mentoring Bilbao Programa

Gure hortz-klinika, Alberto Ortiz-Vigónek zuzendurik eta ordezkaturik, Bilboko Udalak eta tokiko garapenerako udal agentzia den Bilbao Ekintzak bultzaturiko Mentoring Bilbao Programaren hirugarren edizioan parte hartu duten 14 enpresetako bat izan da. Erakunde hauen helburu dira merkataritza eta Bilboko enpresen zein auzoen sustapena bultzatzea eta ekintzailetza eta berrikuntza indartzea.

Programa hau hiribilduko ETE-ei zuzenduta dago horien bere abantaila lehiakorrak bultzatzeko helburuarekin. 2008 urtean hasi zenetik, 87 saltoki eta ETE-ek parte hartu dute.

Gure hortz-klinikaren mentorea Jorge García del Arco izan da, Improve Challenge enpresaren sortzailea eta zuzendaria alegia. Erakunde honek gizarte arazoei  ekonomikoki, sozialki eta ingurugiroarekin errespetua den eredu jasangarri baten ikuspegitik irtenbidea emateko ekintzak burutzen ditu. Lerro hauek ematen diguten aukeraz aprobetxatu nahi dugu eskerrik beroenak emateko gure proiektuarekin erakutsi dituen parte-hartzea eta buru-belarri aritzea direla eta, beti bere ezagutzan eta esperientzia luzean oinarrituriko ikuspuntu bereizgarriak eskainiz.

Mentoring programaren helburu nagusiak honako hauek dira:

  • Pertsona aholkatuen gaitasunak eta trebetasunak garatzea bere negozioaren ezarpena eta ondorengo kudeaketa hobetzeko.
  • Aholkulariaren eskarmentua eta ezagutza behar den esperientzia lortzeko pizgarri gisa erabiltzea.
  • Negozioaren ezarpenean ikuspegi estrategikoa garatzea.

Parte-hartzaileek (horien artean Ortiz-Vigón Klinika Alberto Ortiz-Vigón doktorea buru) helburu horiek lortzeko burutu dituzten ekintzak hauek izan dira:

  • Prestakuntza, aholkulariei eta aholkatuei eskainitakoa.
  • Aholkulariek eta aholkatuek osatutako bikoteen arteko aldizkako bilerak.
  • Bilbao Ekitzako profesionalekin jarraipen-bilerak.

Guretzat plazer handia izan da horrelako ekimen abersgarrian parte hartu ahal izatea. Esperientzia honek gure pazienteei ematen diegun arretan bikaintasuna bilatzen jarraitzeko baliagarri zaigu.

Entradas recientes

consulta

¿Tienes preguntas o quieres programar una cita? ¡Contacta hoy mismo!

¡Tú solución en un click!

¿Tienes preguntas? Deja tus datos y nos pondremos en contacto contigo.

Open chat
1
¿Cómo te ayudamos?
Scan the code
Bienvenid@ a clínica Ortiz-Vigón,
¿Cómo puedo ayudarte?